Hiztegia
jesús-kátillu, jesús-kátillua. (d). izena. Antziñako katilu handia, lurrezkoa. Kanpoa buztin kolorekoa eta barrua zuria. Sin. fraille-kátillu.
jeurt!. JAURT! . 1. jeurt!, jaurt!. (d). interjekzioa. Buelta! Labrantzan behi edo idiekin ari den ittulariak uztarrikoei egiten dien oihua bazterrerera heltzean, buelta har dezaten. O! irixak, jeurt!! . Ildoan sar daitezen ere esaten zaiela diosku beste lekuko batek. Honen arabera, JAURRERA ETORRI: arrastora, ildora etorri.
2. jeurt, jeurta. (d). izena. JAURT. Buelta. Jeurta edarreko solua dela esaten zen Uberan, buelta egiteko toki egokia duten soroez.