Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
íztar
jagi
jagi. Ik. jáiki.
jái. 1. jai, jáixak. (a). izena. Festak.   Fiestas. Laster die Elorrixoko jaixak. Pluralean ia beti. Fiesta edo festa ez da ia sekula esaten zentzu honetan. Ik. fiésta. 2. jai. (a). Lanik egin behar eztako eguna. Aditza ondoan duela erabilia.   Día de descanso laboral. Biar jai artu biot medikuana joateko./ Aurten Paskuetan eztaukagu jairik. jai euki. (b). esapidea. JAI EGON. No tener ninguna oportunidad, nada que hacer. Alperrik abill, neska orrekin jai daukak./ Geixao ezpada zaintzen jai dauka pelotan./ Emen lan egiñ ezian, jai dago. jai tta aste. (b). esapidea. Egunero, beti.   Tanto en día laboral como en festivo. Esne partitzen jarduten dau jai tta aste, uda ta negu. Ik. jaiégun.
jaiégun, jaiegúna. (b). izena. Día festivo. Jaieguna aillegau ta lan ein biarra tristia da. Ant. astégun.
jáiki. (a). da aditza. JEIKI. 2 komentario 1. jaiki. JAGI. Levantarse. Seiretan jaikitzen da egunero. Grabaketetan JAGI bat agertu zaigu. Eitten zoskun señoriak erlojua zertu, gu goizao jagitzeko, mezetarako, astuen moduan lana eitteko. Eli. jaikíxan. 1. jaikíxan. (c). adberbioa. Al galope (zaldia, astoa, txakurra). Atzo astuan jaikixan etorri nitzuan kaletik etxeraiño. Sin. laukúan. 2. jaikíxan. (c). adberbioa. Bizikletan jarlekutik jaikita. Jaikixan igo najuan Elgetako aldapa guztia. Ant. jarritta. Ik. zutíttu. 2. jaiki, jeiki. (c). du aditza. Jeikierazi. Umiak siestatik jaiki dabe aittajuna./ Zegaittik jaiki nozu ain goiz? 3. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Zakila tentetu.   Empinarse el pene. Orri oiñezkero etxakok jaiki be eingo./ Neska ori ikusi orduko jaikitze jatak. Inoiz adinekoei entzun diegu bazirela antzina "pastillas Jaiki" esaten zitzaienak. Garaiko "Viagra", itxura denez. Ik. tentetu. 4. jaiki. (d). da aditza. Ogi orea harrotu. Oria etxian eitten danian eromaixan —oramaixa orreaittik izengo da— “Oria eindda dao? Oria jaikitta dao?” Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi tta, epelian, jaiki eitten dok aura. Don./ Ogixa erriaz doia, ondo jaiki da, jaiki. Don. 5. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Ehiza-aberea bere gordelekutik irten ehiztariak eraginda. Nere muturran aurrian jaiki jatan erbixa. Ik. paráu. 6. jaiki, jaikíxa. (c). adjektiboa. Altivo, -a, orgulloso, -a. Ezta persona txarra, baiña jaiki samarra. Ik. ténte, urten. 7. jaiki, jaikixa. (d). izena. Harrokeria. eukixan jaikixa. (c). esapidea. Dirua izateak ematen duen harrokeria. Ez gure aberats barrixak asko ekixelako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (SM Zirik)./Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer aora eruan, ezta ilda nun jausi be. (SM Zirik). Zera diosku idazle eibartarrak: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diren aberats barriengatik esaten da". 8. jaiki, jaikixa. (d). izena. (Eibar) Garbo. Ikusizu zelako jaikixa daroian zure alabiak. (AAG Eibes)