Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ixu-egun
ízate
ízate. komentario 1 1. ízate, ízatia. (c). izena. Bizitzak irauten duena.   Existencia, vida. Bere izate guztian eztau ainbeste diru ikusi./ Izate guztia pasau dau ernegauta. Izate guztia, ia beti. 2. ízate, ízatia. (c). izena. Izaera, funtsa, izateko modua.   El ser, la esencia, la manera de ser, carácter... Desgraziapian bizi arren arpegi argiz agertzen da; alakoxia da aren izatia./ Kazia ta peskia da aren izate guztia./ Jaixak bere izatia galtzen dabe musika barik. ízatekua ízan!. (c). interjekzioa. Como es, eres...! Harridurazko esaldietan. Diru guztia gastau. Zu za izatekua!/ Sagar guztiak arrapau dosku. Ori da izatekua ori!
izéko, izekúa. (d). izena. Tía. Gure aittazanak Amatiñokuei, eta geuk pe bai, izeko ta osaba; ta Txarakuak tio ta tia zittuan. Klem./ Nere izeko orrek... Aniz. Gaur ia galdua. Lehen adibidean ikusten denez gure gurasoen belaunaldian batzuk "tio" eta "tia" ziren eta beste batzuk "izek" eta "osaba". Mugatuan "izekua" eta "osabia" ere esaten zen. Elosun "izeba" ere bai.
1. ízen, izéna. (a). izena. Nombre. izenaren jabe izan. (c). esapidea. Izena edo ezizena egoki jarrita eduki. Justo izenaren jabe zan benetan, ain zan zuzena. izénik ez éuki. (c). esapidea. Egite itsusia izan. Zuk ein dozunak eztauka izenik.
2. izen. Ik. izan.