Hiztegia
itxúlikalde, itxúlikaldia. (c). izena. Jantziaren eraz kontrako aldea. El revés de una prenda de vestir. Sin. itxuli. Ant. álde on. itxúlikaldera. (c). adberbioa. ITZÚLIRA, ITXÚLITTARA. Jantziaren barrukoa kanpora begira. Del revés; dícese del vestir una prenda con lo de dentro hacia fuera. Jertsia itxulikaldera daukazu./ Prakak itxulikaldera jantzitta ibilli zuan Karnabaletan./ —Itxulittara daukazu jantzitta. —Ez, au alde onera jak. Don. Ant. alde onera, érara.
itxúmen, itxuména. (d). izena. Ceguera, obcecación. Tragaperras baten bos milla duro galdu zittuan. Ganora barik asi, berotu..., badakizu itxumena ze dan.
itxúndu. (d). du aditza. Itzundu. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. Deshojar ramas para usar como forraje. Makiña bat einddakuak gaittuk orrixa itxuntzen; lizarrai moztu adarrak udan, sikutian izaten zuan jeneralian, da itxundu, eta ganauei emon. Klem. Udan lehortu eta neguan ardiei ematen zitzaien orbelari orroillo deitzen zaio, baina udakoari, freskoari, orri edo itxundutako orri. Sin. orrixa eiñ, kimatu (Aram.). Ik. kimatu, orróillo, orri.
ítxura, ítxuria. (a). izena. Aspecto, traza, figura. Itxura ona daukazu.
ítxura batéra. (c). esapidea. A la primera impresión. Itxura batera eztau emoten krisisa dagonik.
ítxurara saldu edo erosi. (c). esapidea. Itxuraren arabera saldu edo erosi. Itxurara saltzeko modukua dok idi au, nagi utsa dok eta.
Batik bat pertsonez esaten da, esapide ironiatsu moduan, norbaitek itxura ona, baina barrutik izorratua dagoela adierazteko: Ik. begíra saldu. erósi. (a). du aditza. Comprar. itxurarako be. (c). esapidea. Itxura zaintzeko. Tira gizon, itxurarako be obe dozu alkondara ori aldatzia.
itxuria emon. (c). esapidea. Taxutu, egin samartu. Oinddio obria eztou ziero akabau, baiña itxuria emonda dago beintzat./ Aurtengo San Paulotan eztabe ezer organizau. Etxatak ondo pentsatzen. Naiz ta beste munduko ezer ipini ez, itxuria emon beintzat.
itxuria galdu. (c). esapidea. ITXURATIK URTEN. Gauza batek presentzia galdu. Jertsia itxuria galduta daukazu ziero./ Itxuratik urtenda dauzkak zapatak. itxuriagatik pe. (c). esapidea. Por decoro. Itxuriagatik pe mezetara juan bia ziñuke orraittio.
ítxurian jabe izan. (c). esapidea. Ser lo que se aparenta. Sinpatikua ta jatorra emuten dau, baiña ezta itxurian jabe./ Itxurian jabe bada, eztau inddar aundirik eukiko.
ítxurian kontrakua izan. (c). esapidea. Ser lo que no se aparenta. Serixua emoten dau, baiña adarra jo baitta bere amai be. Itxurian kontrakua da aura.
itxúrabako. ITXURABAREKO. 1. itxúrabako, itxúrabakua. (c). adjektiboa. Itxura eskasa duena. De mal aspecto, mala pinta. Bi itxurabako zeren auto-stop eitten./ Asto itxurabareko bat erosi juan ferixan. Ileluze eta horrelakoei ere esan ohi diete zenbaitek.
2. itxúrabako, itxúrabakua. (c). adjektiboa. Absurdo, -a, disparatado, -a, increíble. Sagarrak eskubariakin batu? Gauza itxurabakuaorik orraittio.../ Itxurabakua zan bazkaixagatik kobrau zoskuena.
itxúrabarik. (c). adberbioa. De manera disparatada. Eurixa itxurabarik ein juan./ Itxurabarik jate juan Txomiñek.
itxurakeríxa, itxurakerixía. (c). izena. Itxurak egite gehiegizkoa. Ostentación, pamema, paripé Gure errixan itxurakerixa geixegi tta bia dan gauza gutxi.
itxurakeríxetan ibílli. (c). esapidea. ITXURAKERÍXETAN IB. Handi itxurak egiten, nabarmenkerian, ibili. Andar dando la nota. Familixa orri itxurakerixetan ibiltzia gustatzen jako (kotxeak asko aldatuz, bitxi garestiekin...).
ítxuraz. 1. itxuraz. (b). adberbioa. Itxurari dagokionez. De aspecto. Zure kotxia itxuraz ederra da./ Itxuraz ondo dago, baiña barrutik izurrauta.
2. itxuraz. (b). adberbioa. Egoki, ondo samar. Bastante bien, decentemente. Anguzarren itxuraz emoten dabe jaten./ Lenguan itxuraz ibilli ziñaten eskursiñuan./ Itxuraz ein dozu esamiñia? Sin. tájuz.
ítxurazko, ítxurazkua. (b). izenlaguna. On samarra. Aceptable, decente. Pelikula itxurazko bat eztabe botatzen./ Uste dot amandria dala itxurazkuena. Sin. tajúzko.
ítxuria. (b). juntagailua. Dirudienez, nonbait. Al parecer. Itxuria, diru barik geldittu, ta bueltan etorri die denporak baiño len./ Karnetik barik zoian, itxuria. Asko erabilia. Itxuria danez ere bai. Itxuria danez mozkortuta joian Ik. segúru.
itxuróso, itxurosúa. (d). adjektiboa. Itxura on samarrekoa. De aspecto aceptable. Etxe itxuroso baten billa dabitz./ Nobixua beintzet eztauka itxuroso-itxurosua.
itxusi. 1. itxusi, itxusíxa. (c). adjektiboa. Zatarra. Feo, -a. Urtiak alkarrekin ibilli ondoren, mutilla itxusixa zala ta beste batekin asi zuan neskioi./ Itxusixa zan oso, baiña andra dotoria artu zeban.
Gaur gutxi erabilia, zatar entzuten baita ia bakarrik. Itxusi, entzuten den apurra pertsonei buruz gehiago gauzei baino. Dena dela, gauza itxusixa da... eta honelakoak ere esaten dira. Ik. zátar. 2. itxusi. (c). adberbioa. Feo. Oso itxusi jazten da. Sin. zatárki, zatar.
itxúski, itxúskixa. (d). izena. Killarrezko erratza. Escobón de brezo. Itxuskixa artu ta garbittu ataixa./ Illarria batu biou itxuskixa eitteko. Don. Sin. killár-ítxuski, killárreskoba. Ik. itxúski-látz, sorgín-ítxuski.
itxútu. aditza. 1. itxutu. (b). da-du aditza. Itxu bihurtu. Cegar(se). Ke pote batek itxutu dau arpegixan jota. 2. itxutu. (b). da-du aditza. Cegar(se), fanatizar(se). Jente asko itxututa dago Realakin./ Beintzet etzaittez itxutu politikiakin, bizimoduan beste gauza batzuk pe badare ta.
itzáiñ, itzáiña. (d). izena. Idi-probetan idiak gidatzen dituena. El que guía los bueyes en las pruebas de arrastre. Probetan da aurrian ibiltzen danai itzaiña esate jako. Klem.
Karretero ere esaten dio zenbaitek. komentario 1 Ik. karretéro.