Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irristára
iruortz
iruortz. "Arado de tres dientes." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
irústarbi, irústarbixa. (d). izena. . IÑUSTARBI. Smilax aspera. Zarzaparrilla. Legena sendatzeko erabili izan da. Bere fruituari subamaatsa esaten zaio. Sin. endarlai (Eib.). Ik. intxusa.
irutu. Ik. iru.
irutxikíko bótilla, irutxikíko bótillia. (d). izena. Kuartilo eta erdiko botila. Botella de tres cuartos de litro. Orrek irutxikiko botillia berak bakarrik jote jok meriendetan. Gutxi entzuna. Sin. kuártillo eta erdíko bótilla.
irutxur, irutxurra. (c). izena. (Eibar) Esquina. Irutxur batetik sakristauak entzun zituan aren azkenengo berbak eta larritu zan. (SM Ezten). irutxur egin. esapidea. Zerbait jokoan egon eta irabazten utzi arerioari.   Hacer tongo Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur eitten jok sarri-eta. (TSE Berb). Sin. tongo eiñ.