Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irikiñ
irristára
irristára, irristaría. (c). izena. Labankada.   Resbalón. Ein neban irristariakin pareta jo neban ixa, izotza zeuan da. Sin. labankara.
írrist eiñ. (b). du aditza. TXIRRIST EIÑ. Irristada egin, labandu.   Resbalar, dar un resbalón. Erropak esegitzen e, silliak irrist ein zostala, jausi, da eskuak ipiñi, eta kristala apurtu nebala. Eli./ Arri baten irrist eiñ da ipurtxintxurreko ederra artu neban./ Aurreko erruberiak irrist eiñ da lurrera./ Baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan (burdi-zorrotza), arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don. Sin. lában eiñ, labandu.
iru. 1. iru. (a). zenbatzailea. Tres. irurak, iruretan... iru-lau. (c). Hiru edo lau, hiruzpalau. Ekarrizu iru-lau bat tomate ortutik./ Iru-lau lagun naikua die lan ori eitteko irútik batéko, irútik batekúa. (c). esapidea. Herena. Irutik bateko bat jan juat. Don. 2. iru, irua. izena. (Eibar) Ilua, enbor zaharrek barruan izaten duten lehortutako edo usteldutako materia. Sin. illu. irua egin. IRUTU. "Pudrirse, secarse los troncos. Honi egurroni hirua ein jakok./ Hau egurrau hirutu dok eta etxok balio". (Eibetno)