Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
iraupide
iriságar
© Jaione Isazelaia
iriságar, irisagárra. (c). izena. . IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko. Ik. sabi.
irítzi. (Eibar) IRÍTXI, ERITXI (EIB.), ERETXI (ARAM.). 1. iritzi. (d). dio aditza. Iritzi, iruditu.   Parecer, opinar. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena? Ik. deizkion, pentsáu. 2. iritzi. (b). izena. IRITZÍXA. Opinión, parecer. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria. Sin. parézer. iritzira. Ik. aliitzíra. 3. iritzi, iritzíxa. (d). adjektiboa. Vano, -a, creído, -a. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian. Mugatuan, batez ere. Sin. buruirítzi.
irízill, irizílla. (d). izena. Idi-zila.   Verga, látigo. Irizilla erabiltzen zan kaballuak arriatzeko. Lit.: "verga de buey" Ik. zil.
írlanda, írlandia. (d). izena. Piezaka saltzen zen tela zuria. Gurien pasau zien jai eguardi arte baten (lapurrak), tela zurixak, piezak, irlandia, irlandak ziela, irlandia izena, ta iñok nai baeban; tala (sic) saltzen, da ezetz ba, erak etxian eittebela orduan gorutia, liñua artu etxian, da erei ezotsela falta eitten. Hil. komentario 1
irlanderíxa, irlanderixía. (d). izena. Ehun fabrikako lan klase bat, "hilanderia", harigintza, beharbada. Ala ehun-zurigintza? Ez dakigu ziur. Irlanderixán ibili giñan Eileorko Kontzesíon zanakin. JJp. Osintxuko ehun-fabrikan ibilitakoak ziren.