Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
iráun
íriñ
íriñ, iríña. (a). izena. URUN (UB., ANG.). Harina. Iriña bageunka, Otaolatik esnia ekarri, ta ai ingo giñuke. esaera. "Jateko gogoa, baina jatekorik ez." (Lar Antz) iríña eiñ. (b). aditza. URÚNA EIÑ (UB, -ANG.). Moler. Ik. irínddu.
irí-páre, irí-pária. (c). izena. Yunta de bueyes. Iri-pare edarra euki zeban Exekielek.
© Ezezaguna
iri-próba, iri-probía. (b). izena. Idi-dema.   Prueba de arrastre de piedra con bueyes. Elgetan iri-probia egoten da Ferixa Nausikuan. Ik. próba.
© Jaione Isazelaia
iriságar, irisagárra. (c). izena. . IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko. Ik. sabi.
irítzi. (Eibar) IRÍTXI, ERITXI (EIB.), ERETXI (ARAM.). 1. iritzi. (d). dio aditza. Iritzi, iruditu.   Parecer, opinar. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena? Ik. deizkion, pentsáu. 2. iritzi. (b). izena. IRITZÍXA. Opinión, parecer. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria. Sin. parézer. iritzira. Ik. aliitzíra. 3. iritzi, iritzíxa. (d). adjektiboa. Vano, -a, creído, -a. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian. Mugatuan, batez ere. Sin. buruirítzi.