Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ipúrdi
ipúrtoker
ipúrdi. 1. ipurdi, ipurdia, -xa. (a). izena. Culo. Ipurdixa bistan daukazu. Pluralean, "nalgas" zentzuan. Orrek dauzka ipurdiak, orrek. Ipurdíxa gaur entzunagoa den arren adinekoek ipurdía gehiago darabiltela esango genuke. "Zati biko arpegixa" eufemismo umoretsuaz ere deitu izan zaio: Baiña giza-artian beti esna dabillen diabruak ein eban bere fetxurixia: goniaz batera jasota zeroian eunezko atorra, zati biko arpegixa argira jarririk. (SM Zirik). Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. esaera. (Antzuola) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz). Ipurdi batekin bi silla ezin bete. esaera. (Antzuola) "Bi gauzaren artean aukera egin behar denean bat aukeratu behar da." (Lar Antz). Ipúrdi gizéna. (c). esaera. IPÚRDI GIZÉN. Esaera zelebre honetan agertzen da: Ihesbideko erantzunak. ipurdia berotu. esapidea. "Jo. Formal ezpaza eoten, ipurdia berotukotsut. ipurdia emon. esapidea. "Bizkarra eman. Berrogetamar bat ero eon giñan bazkaittan, baiña eztakitt... Neu ipurdia emonda nenguan geixenei. ipurdia erre. esapidea. "Edozer egin. Beriakin ertetzearren ipurdia erreko luke." (Lar Antz). Sin. ipurdia galdu. ipurdia galdu. esapidea. Edozer egin zerbait lortzearren. Jefiakiñ ipurdia galdu biarrian ibiltzen da. Sin. ipurdia erre. ipurdía garbíttu. (c). esapidea. Adular, hacer la pelota de mala manera. Orrek beria eittiagaittik ipurdia garbittuko loskio baitta zerai be. ipurdian zulua euki. esapidea. "Denok dugu zerbait, hutsik ez duenik ez dago. (Lar Antz) Sin. atzian zulua izan. 2. ipurdi, ipurdía, -xa. (b). izena. La base de una planta. También la base o parte enterrada de un edificio, poste, etc. Aiziak arbolia ipurdittik etara dau./ Artu zerria ta ipurdittik bota zeban postia. etxía ipurdíttik etára biarrian arrántzaka. esapidea. ETXÍA IPURDÍTTIK ETÁRA BIARRIAN ZARATAKA. Llorando escandalosamente. Gure txikixa puxikia apurtu jakonian etxia ipurdittik etara biarrian asi zan arrantzaka. 3. ipurdi, ipurdia, -xa. (c). izena. Fondo de un recipiente. Lapiko onek ipurdian zulua dauka. ipurdía sartu, ipurdixa sartu. (c). dio aditza. SARTU. Ipurdi berria jarri silla edo ontzi bati. Silliai ipurdixa sartzia bi milla pezeta kostau jatan. Ik. paraguéro, sartu.
ipurdíko. 1. ipurdiko, ipurdikúa. (c). izena. Porrota (negozioetan, batik bat).   Fracaso, golpe económico. Giro narras onekin kostako restaurantiak ipurdiko edarra artuko dabe./ Japonesak ipurdikua emon dotse fabrikante askoi. 2. ipurdiko, ipurdikúa. (a). izena. Ipurdian zartada.   Golpe en el culo. Ixilik ezpazare ipurdikua emongotsut.
ipurdíko erréten, ipurdíko errétena. (c). izena. Ipurmasaila bien arteko harana.   El valle existente entre los dos glúteos. Granuak urten doste ipurdiko erretenian.
ipurgarbitzáille, ipurgarbitzaillía. (c). adjektiboa. Adulador, -a, pelota. Kanpuan planta asko eitte jok, baiña bajakixau taillerrian zelako ipurgarbitzaillia dan. Ik. ipurdía garbíttu.
ipúrloka, ipúrlokia. (d). adjektiboa. Geldi egon ezin den pertsona. Ik. ipúrtariñ.
ipurmámiñ, ipurmámiñak. (c). izena. Nalgas. Azelakotxe ipurmamiñak dauzkan. Pluralean batez ere. Ik. ipurrátal.
ipurmatráilla, ipurmatraillía. (c). izena. Ipurmasaila.   Glúteo. Mekauen, iri asi jak ipurmatraillak./ Adarra sartu zotsan ezkerreko ipurmatraillan. Sin. ipurrátal.
ipúrnarras, ipúrnarrasa. (c). adjektiboa. De culo bajo. Tratándose tanto de personas como de animales; o cosas, como de un coche, por ejemplo. Oillo ipurnarras ori il biou saldia eitteko./ Kotxe politta pentsau jata, ipurnarras samarra izatia eze.
ipurrátal, ipurratála. (c). izena. Glúteo. Granuak urten doste ezkerreko ipurratalian. Ipurratal ipurdiaren zati bakoitza, ipurmamiñ, berriz, multzo osoa. Sin. ipurmatráilla.
ipúrrigar, ipúrrigarra. (d). adjektiboa. Ipurdi igarra, estua, duena.   De culo enjuto.
ipúrsalto, ipúrsaltua. (c). izena. Animaliak ipurdia jasoz egiten dituzten saltoak. Pertsonenak ere bai, testuinguru umorezkoan, ia beti. Eta gero akabatzen zan aura plazan, da an be eiñ beste ipursalto batzuk eta tira, konforme danok. Sot.(AA BergEus, 334. o.). ipúrsaltoka. (b). adberbioa. Ipurdi saltoak eginez. Astua ipursaltoka asi zan da marmintt guztiak lurrera./ Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten. Sin. aketixen, sáltoka. Ik. zapósaltoka.
ipurtálde, ipurtaldía. (c). izena. Ipurdi aldea.   El culo, la zona de las nalgas. Zapatilliakin emun dotsa amak eta eztau otzik izango ipurtaldian./ Azelakotxe ipurtaldiak dauzkan
ipúrtargi, ipúrtargixa. (b). izena. Luciérnaga. Oiñ ezta ikusten len beste ipurtargi. Argi gutxi egiten duten kriseilu edo bonbillez zera esan ohi da: Bonbilla orrek ipurtargixak baiño argi gutxiago eitten dau.
ipúrtariñ, ipúrtariña. (c). adjektiboa. Geldi egon ezin den pertsona.   De culo inquieto. Mutil sinpatikua da, ipurtariñ samarra izatia eze. Sin. ipúrloka.
ipúrtarro, ipúrtarrua. (d). adjektiboa. Ipurdi tentea duena.
ipurtatx, ipurtatxa. (d). izena. Turón. komentario 1
© Arturo Elosegi
pitótx, pitótxa. (d). izena. putorius putorius. Turón. Sin. ipurtatx.
ipúrtaundi, ipúrtaundixa. (b). adjektiboa. Ipurdi handikoa.   De culo grande. Mutill ipurtaundi batekin zoian.
ipurtázur, ipurtazúrra. (c). izena. Ipurdiko hezurra.
ipúrterre. 1. ipúrterre, ipúrterria. (b). adjektiboa. Tomate erreusei esaten zaie.   Dícese de los tomates defectuosos. Tomate asko dago, baiña geixenak ipurterriak.
© Josu Okina
2. ipúrterre, ipúrterria. (c). adjektiboa. Zazpikia, jenio zitalekoa.   Dícese de las personas cascarrabias, de mal genio. Zittalaua ta ipurterriaua da eztakitt ze baiño. Ik. zázpiki.