Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
iñuntz
ipúiñ
ipúiñ. (Eibar) IPOIÑ (SOR.-EIB.), UPIÑ (ARAM.). 1. ipuiñ, ipuiña. (a). IPOIÑ, UPIÑ. Cuento. Gure amandriak ola egualdi txarra zanian da, ein sua ta sutonduan jarri tta ipoiñak, bueno, bueno, bueno..., ipoiñak esan... Hil./ Otsokon da Mandokon ipuiña kontaukotsut 2. ipuiñ, ipuiña. (c). izena. IPOIÑ. Gertakizuna, jolasa, asuntua. Garizuman erle-batzia, beste batzuk beste ipoiñ batzuk, zapata-zarkia, erle-batzia, da olakoxe ipoiñak (garai hartako jolasak). Hil. Askotan kontu edo gertaeraren sinonimoa da. Ointxe irurogei urteko ipoiñak orrek. Arek preguntau i otxan aber iñor ill da salbau zeikien... Ori ipoiñoi ala pasau ei zan. Hil. DIRU-IPOI ípoiñetan. (d). adberbioa. (Osintxu) Kontutan, berriketan. Onek ezkaittuk ezautu; geratík”. Gero alaxe ipoiñetan da. Bai ba, Gaittaokuan senide..., familixako. Da ipoiñak eta. Hil. Sin. barríketan, kóntutan. 3. ipúiñ, ipúiña. (c). izena. Berriketa, hitz-jarioa.   Palabrería. Ik ipuiña ugari tta formalidade gutxi.
ipúrbeltz, ipúrbeltza. (c). adjektiboa. Ipurdia beltza duena.   De culo negro. Uso bat ipurzurixa dok eta bestia ipurbeltza. Sin. Zozuak beliai ipurbeltz.
ipúrberde, ipúrberdia. (d). izena. . Sagar mota bat.
ipúrdi. 1. ipurdi, ipurdia, -xa. (a). izena. Culo. Ipurdixa bistan daukazu. Pluralean, "nalgas" zentzuan. Orrek dauzka ipurdiak, orrek. Ipurdíxa gaur entzunagoa den arren adinekoek ipurdía gehiago darabiltela esango genuke. "Zati biko arpegixa" eufemismo umoretsuaz ere deitu izan zaio: Baiña giza-artian beti esna dabillen diabruak ein eban bere fetxurixia: goniaz batera jasota zeroian eunezko atorra, zati biko arpegixa argira jarririk. (SM Zirik). Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. esaera. (Antzuola) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz). Ipurdi batekin bi silla ezin bete. esaera. (Antzuola) "Bi gauzaren artean aukera egin behar denean bat aukeratu behar da." (Lar Antz). Ipúrdi gizéna. (c). esaera. IPÚRDI GIZÉN. Esaera zelebre honetan agertzen da: Ihesbideko erantzunak. ipurdia berotu. esapidea. "Jo. Formal ezpaza eoten, ipurdia berotukotsut. ipurdia emon. esapidea. "Bizkarra eman. Berrogetamar bat ero eon giñan bazkaittan, baiña eztakitt... Neu ipurdia emonda nenguan geixenei. ipurdia erre. esapidea. "Edozer egin. Beriakin ertetzearren ipurdia erreko luke." (Lar Antz). Sin. ipurdia galdu. ipurdia galdu. esapidea. Edozer egin zerbait lortzearren. Jefiakiñ ipurdia galdu biarrian ibiltzen da. Sin. ipurdia erre. ipurdía garbíttu. (c). esapidea. Adular, hacer la pelota de mala manera. Orrek beria eittiagaittik ipurdia garbittuko loskio baitta zerai be. ipurdian zulua euki. esapidea. "Denok dugu zerbait, hutsik ez duenik ez dago. (Lar Antz) Sin. atzian zulua izan. 2. ipurdi, ipurdía, -xa. (b). izena. La base de una planta. También la base o parte enterrada de un edificio, poste, etc. Aiziak arbolia ipurdittik etara dau./ Artu zerria ta ipurdittik bota zeban postia. etxía ipurdíttik etára biarrian arrántzaka. esapidea. ETXÍA IPURDÍTTIK ETÁRA BIARRIAN ZARATAKA. Llorando escandalosamente. Gure txikixa puxikia apurtu jakonian etxia ipurdittik etara biarrian asi zan arrantzaka. 3. ipurdi, ipurdia, -xa. (c). izena. Fondo de un recipiente. Lapiko onek ipurdian zulua dauka. ipurdía sartu, ipurdixa sartu. (c). dio aditza. SARTU. Ipurdi berria jarri silla edo ontzi bati. Silliai ipurdixa sartzia bi milla pezeta kostau jatan. Ik. paraguéro, sartu.