Hiztegia
iñúde, iñudía. (c). izena. IÑURE, IÑURESA. Inoren haurrari titia ematen diona. Nodriza. Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don./ Txaket edo, Anizetak I iñúde joan. (c). Inude lanera beste etxe batera joan.
Nere ama iñude jun ei zan bai Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben.
iñúdetza, iñúdetzia. (d). izena. IÑURETZA. Inude lana. El trabajo de nodriza. Iñudetzia gauza tristia da./ Gaztetan iñuretzan ibilittakua da.
íñun. 1. iñun. (a). adberbioa. En ninguna parte (ezezkoetan). Iñun eztot ikusi olakoik.
2. iñun. (a). adberbioa. En alguna parte (bestelakoetan). Zigarroik iñun topatzen bozu, ekarri.
iñúndien, iñúndienak. (c). izena. Inon direnak, demasak, sekulakoak. Lo habido y por haber, las de Dios. Kuartelian iñundienak ein zotsen./ Iñundienak esaittu telebisiñotik.
iñúndik. 1. iñundik. (a). adberbioa. De ninguna parte (ezezkoetan). Zuen etxia ezta iñundik ikusten.
2. iñundik. (b). adberbioa. Nonbaitetik. De alguna parte (hurrengoa bezalako galderetan). Iñundik ekarri leike ura zuenera? iñúndik ál báda. (b). esapidea. Ahal izanez gero. Iñundik al bada aurten julixuan joan biou bakaziñotara.
3. iñundik ez. (c). adberbioa. IÑUNDIK EZIN, IÑÚNDIK IÑÓRA. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin zeben mutilla iñundik errendidu. Sin. iñola be, ezegaittik pe, ezetara be, ezela. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be. iñúndik iñóra. adberbioa. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be.
iñúndik iñóra. adberbioa. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be.
iñúndiko, iñúndikuak. (c). izenlaguna. Alde eta modu guztietakoak. De todas partes, clases, estilos... Santa Luzietan iñundiko ijitto guztiak juntatzen die./ Iñundiko katai guztiak zaroian jantzitta./ An zeren Bixkai guztikuak eta iñundikuak.
iñúngo, iñungúa. (a). izenlaguna. De ninguna parte (ezezkoetan bakarrik esana). Ori ezta ez emengua ta ez iñungua.
iñungo asmorik ez euki. (c). esapidea. IÑUNGO GOGORIK EZ EUKI. Inolako asmorik edo gogorik ez izan.
iódo bédar, iódo bedárra. (d). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra.
Sin. árnika bédar, ebági bédar, pínpiño bédar.
ípar. 1. ipar, iparra. (d). Norte. Sin. nórte. 2. ipar, ipárra. (c). izena. IPAR-ÁIZE, IFAR, IFAR-AIZE. Iparraldetik edo ipar-ekialdetik jotzen duen haizea. Viento Norte o Noreste. Udan iparrak joten badau, denpora sikua.
Sin. norte-aize, nórte. Ik. égoe, -i, frantzía-ípar, nórde. Ifarrak berorik ez, pobriak lagunik ez. esaera. Dirurik eza eta lagunik eza alkarren kideko izaten ei dira. (SM Ezten).
ipar-laiño, ipar-laiñua. izena. (Eibar) IFAR-LAIÑO. "Cúmulos, estratos, nubes que anuncian el mal tiempo. Itsasaldetik sartzen diran lainuak." (SB Eibetno).
ipar-lauso, ipar-lausua. izena. (Eibar) IFAR-LAUSO. "Neblina que entra desde el mar. Mendarotik aurrera sarri egoten da." (SB Eibetno).
ipi-apa. adberbioa. (Eibar) Zehatz-mehatz. Kontau zetsazen ipi-apa euren arteko gorabera guztiak. (SM Ezten).