Hiztegia
ipíñi. (a). du aditza. IPINI, IFIÑI (ELG.). Poner. Neurrixan ebai, doblatzen ziñuan, da sokia ifiñi; bera etortzen da exato bia dan lekura. Enr. Adineko askok ipini dio. Sin. jarri.
ipíñitako, ipíñitakua. (c). izena. IPINITTAKO. Negozioan, apustuan, karta-jokoan... aurrez ezartzen dena. Lo invertido en el negocio, lo puesto como señal en una apuesta o a las cartas. Ipiñitakua jasotzen bou, pozik./ Zenbat izan zan ipinittakua?
IPINITTAKO ahoskatu ohi da sarri.
ipitta. "Pequeña escoba hecha con ramas de sáuco. Itsuski edo eskoba txiki bat, gehixenetan labia garbitzeko erabiltzen dana." (SB Eibetno).
ípu, ipúa. (d). izena. IPÚAK ÉLDU. Barea. Bazo. Bariak eldu joskuk, ipuak eldu joskuk. Don. Ia galdua. Ipu eta bare, biak esaten ditu Don.k. IP Ik. baríak éldu.
ipuinjakintzáille, ipuinjakintzaillía. (d). izena. IPOINJAKINTZAILLE. Autu-batzeilea. Chismoso. "Maratillia" esate otxen gaitzizena; atxua ipoinjakitzaillia. Pasatzen zan danai be preguntia, nun izen zan... Hil.