Hiztegia
iñáurki, iñáurkixa. (d). izena. IÑAURKIN. Azpigarria; behien ohea egiteko orbela, albitza, garoa... Material para hacer la cama al ganado. Lengo zarrak esaten juen iñaurkixa. Iñaurkixa ba, satsa eitteko zera, azpigarrixa. Klem./ Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don.
Ia galdutako hitza. Orain azpigarri, batik bat.
iñáusi. (c). du aditza. Zuhaitzari adarrak moztu, bizirik dagoen artean. Arbola motz bati, pagua, gaztaiñia, aritza, adar batzuk kentzen baako gora doiazenak, ari iñausi. Don./ Soilddu arbola luzia, gora zera lagatzen jakonian. Fruta arbolak porau. Paguak eta, iñoiz ondotik ebaitzen jakuek adarra, sutarako ta, ori iñausi. Ik. podáu, soilddu.
iñáusketa, iñáusketia. (d). izena. Inauste ekintza. Poda. Neguan izaten da iñausketia.
Ik. iñáusi, podáketa, podáu.
iñóiz. izena. 1. iñoiz. (a). adberbioa. Nunca, jamás (ezezkoetan). Ezta iñoiz espabilauko. Sin. sékula. 2. iñoiz. (b). adberbioa. Alguna vez, algunas veces (bestelakoetan). Iñoiz joaten ga perretxikutara./ Neuk pe ikusi izan dot iñoiz mozkortuta. Sin. nóiz ero nóiz. iñóizko dénporan. (d). adberbioa. Alguna vez. Iñoizko denporan asarretu eitten baaiz pasauko jak. Don. "Si alguna vez te enfadas ya se te pasará" esaldia euskaratzeko eskatuta egin du goikoa. Gutxi erabilia.
iñolá be. (d). adberbioa. Ezergatik ere. De ningun modo. Ezin leike ori iñola be admitidu. Oso gutxi erabilia. Ezegaittik pe, ezetara be, ezela, iñundik iñora, dira entzunagoak.
Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñótara (be).
iñor. 1. iñor. (a). izenordaina. Nadie (ezezkoetan). Eztago iñor komunian./ Iño(k) pe eztaki zenbat sufridu neban.
I iñóbe. (b). IÑOR BE. Inor ere. Iñobe etxuat ikusi bidian. Etxuat gizonik iñobe ikusi. Don. íñok éztakotan ibílli. (c). esapidea. Ezohizkoak diren gauzak egin, nabarmenak edo normaletik kanporakoak. Zer, Aixkorriko puntara zoiazela gaba pasatzera? Zuei iñok eztakotan ibiltzia gustatzen jatzue. Errieta doinuan esan ohi da. Sin. béstek éztakotan ibilli. Ik. beste(k). iñor biarrian egon. (c). Norbera gauza izan ez eta norbaiten premian egon. Ezta ezetarako gauza. Iñor biarrian dago komunera joateko be.
2. iñor. (b). izenordaina. Alguien, otra persona. Iñon biarra badozu, deittu./ Orrek beriak eta iñon lanak eitteittu./ Orrek, iñor balitz, primeran bizi bia leuke./ Norberan andria baiño iñona polittaua izaten da. Ik. beste(k).
iñóra. 1. iñóra. (a). adberbioa. A ninguna parte (ezezko esaldietan). Aurten enoia iñora udan.
2. iñóra. (a). adberbioa. A alguna parte (bestelakoetan). Gero bazoiaz iñora?/ Iñora joatekotan Greziara joango nitzake.
iñoráko, iñorakúa. (b). izenlaguna. Ezezkoetan, ez baterako eta ez besterako, bestelakoetan, lekuren baterako. Aurten eztaukau iñorako asmoik./ Bide au ezta Elgetarakua ta ez iñorakua./ Iñorako kartaik badago emoidazu.
iñoráko ez egon. (c). esapidea. Inora joateko moduan ez egon. Umia izan dabe eta eztare iñorako.
iñótara (be). (b). adberbioa. IÑOTATIK BE (LEIN.). De ninguna manera. Ezin leikek ori iñotara eiñ? Don./ Eztok konsegiduko konbenzitzeik iñotara be. Don. Sin. ezétara (be).
iñúde, iñudía. (c). izena. IÑURE, IÑURESA. Inoren haurrari titia ematen diona. Nodriza. Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don./ Txaket edo, Anizetak I iñúde joan. (c). Inude lanera beste etxe batera joan.
Nere ama iñude jun ei zan bai Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben.
iñúdetza, iñúdetzia. (d). izena. IÑURETZA. Inude lana. El trabajo de nodriza. Iñudetzia gauza tristia da./ Gaztetan iñuretzan ibilittakua da.
íñun. 1. iñun. (a). adberbioa. En ninguna parte (ezezkoetan). Iñun eztot ikusi olakoik.
2. iñun. (a). adberbioa. En alguna parte (bestelakoetan). Zigarroik iñun topatzen bozu, ekarri.
iñúndien, iñúndienak. (c). izena. Inon direnak, demasak, sekulakoak. Lo habido y por haber, las de Dios. Kuartelian iñundienak ein zotsen./ Iñundienak esaittu telebisiñotik.
iñúndik. 1. iñundik. (a). adberbioa. De ninguna parte (ezezkoetan). Zuen etxia ezta iñundik ikusten.
2. iñundik. (b). adberbioa. Nonbaitetik. De alguna parte (hurrengoa bezalako galderetan). Iñundik ekarri leike ura zuenera? iñúndik ál báda. (b). esapidea. Ahal izanez gero. Iñundik al bada aurten julixuan joan biou bakaziñotara.
3. iñundik ez. (c). adberbioa. IÑUNDIK EZIN, IÑÚNDIK IÑÓRA. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin zeben mutilla iñundik errendidu. Sin. iñola be, ezegaittik pe, ezetara be, ezela. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be. iñúndik iñóra. adberbioa. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be.
iñúndik iñóra. adberbioa. Inola ere ez. De ningún modo. Ezin dau iñundik iñora lanik topau. Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñolá be.