Hiztegia
intxaur-sáltsa, intxaur-saltsía. (c). izena. Postre consistente en una papilla hecha de nueces mazadas, leche, etc. Intxaur-saltsia, gozua baiña astuna./ Gabonetako postria izate zuan intxaur-saltsia.
intxúsa. 1. intxusa, intxusía. (c). izena. . Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da. Sin. sakúta, salúparda, flot. Ik. máusa. 2. intxusa, intxusía. (c). izena. . smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?
intz, íntza. (a). izena. Ihintza. Rocío. Anka guztiak busti jat intzetan. Sin. iruntz (b, Ub.), iñuntz (Lein.), iñontz (Oñ.).
intzírixa, intzírixak. (d). Intziriak, min edo pena oihuak. Txakurrarenak, gehienbat. Txakurren intzirixak entzuten zittuan./ "Intzírixa batzuk: unos gritos de dolor. Intzírixaka: dando gritos de dolor." (Izag Oñ).
inútill, inutílla. (c). adjektiboa. Inútil (pertsonez). Zela izan leike personia ain inutilla./ Inutill utsa da.
inúzente. IÑUZENTE. 1. inúzente, inúzentia. (b). adjektiboa. IÑUZENTE. Bobo, -a, idiota. Tontoarro inuzente bat da, besteik ez./ Auraxe dok personia iñuzentia.
2. inúzente, inúzentia. (d). izena. Atzeratua. (ez du zentzu iraingarririk). Retrasado mental; también, subnormal, mongólico. Alabaik gaztena inuzentia dauka./ Leno mongolikuai tta inuzentiak esate jakuen./ Gure inguruko baserri-etxe baten seme inuzentetxo bat euken. Nausituaz bere senera etorriko zalakotzat euazen bere gurasuak. (SM Ezten). Gaur mokolo-k ez du zentzu hau, baina baliteke noizbait izana izatea. Ik. mokólo, -a.
Inúzente égun, Inúzente egúna. (b). izen propioa. Abenduak 28. El día de los Santos Inocentes.
Umetan, Inuzente eguna egun aundixa. Zera errezitatu ohi zaio inuzente eragindako bati: Inuzenté! potenté! txakurran buztana tenté!. inúzente eiñ. esapidea. Zerbaiten bila zoratu. Inuzente ein ddot jersian billa.
inúzente eráiñ. 1. inuzente eraiñ. (c). esapidea. Inuzente eragin. Hacer una inocentada a alguien. Antoniri inuzente erain dotsat auntzak umiak ein dittuala esanda.
2. inuzente eraiñ. (c). esapidea. Engainatu. Lenguak pe naikua dittuk. Berriz etxostak inuzente eraingo.
inuzentekeríxa, inuzentekerixía. (b). izena. IÑUZENTEKERIXA. Idiotez, tontería. Zenbat inuzentekerixa esateittuan Botillas-ek.
inúzentzia, inúzentzia. (d). izena. INÚZENTZIXA. Inocencia. Berak jakindurixaz, bere buruko inuzentzixatik. Hil.
Ikusten denez, IN
iñáurki, iñáurkixa. (d). izena. IÑAURKIN. Azpigarria; behien ohea egiteko orbela, albitza, garoa... Material para hacer la cama al ganado. Lengo zarrak esaten juen iñaurkixa. Iñaurkixa ba, satsa eitteko zera, azpigarrixa. Klem./ Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don.
Ia galdutako hitza. Orain azpigarri, batik bat.
iñáusi. (c). du aditza. Zuhaitzari adarrak moztu, bizirik dagoen artean. Arbola motz bati, pagua, gaztaiñia, aritza, adar batzuk kentzen baako gora doiazenak, ari iñausi. Don./ Soilddu arbola luzia, gora zera lagatzen jakonian. Fruta arbolak porau. Paguak eta, iñoiz ondotik ebaitzen jakuek adarra, sutarako ta, ori iñausi. Ik. podáu, soilddu.
iñáusketa, iñáusketia. (d). izena. Inauste ekintza. Poda. Neguan izaten da iñausketia.
Ik. iñáusi, podáketa, podáu.
iñóiz. izena. 1. iñoiz. (a). adberbioa. Nunca, jamás (ezezkoetan). Ezta iñoiz espabilauko. Sin. sékula. 2. iñoiz. (b). adberbioa. Alguna vez, algunas veces (bestelakoetan). Iñoiz joaten ga perretxikutara./ Neuk pe ikusi izan dot iñoiz mozkortuta. Sin. nóiz ero nóiz. iñóizko dénporan. (d). adberbioa. Alguna vez. Iñoizko denporan asarretu eitten baaiz pasauko jak. Don. "Si alguna vez te enfadas ya se te pasará" esaldia euskaratzeko eskatuta egin du goikoa. Gutxi erabilia.
iñolá be. (d). adberbioa. Ezergatik ere. De ningun modo. Ezin leike ori iñola be admitidu. Oso gutxi erabilia. Ezegaittik pe, ezetara be, ezela, iñundik iñora, dira entzunagoak.
Sin. ezégatik (pe), ezéla (be), ezétara (be), iñótara (be).