Hiztegia
íntxaur. INTXOR. 1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. . Juglans regia. Nogal, nuez. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia. Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek. 2. íntxaur, íntxaurra. (b). izena. OKOZPEKO INTXAUR. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra. Nuez de la garganta. Zuen mutikuai intxaurra azi jako. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan.
intxaur-sáltsa, intxaur-saltsía. (c). izena. Postre consistente en una papilla hecha de nueces mazadas, leche, etc. Intxaur-saltsia, gozua baiña astuna./ Gabonetako postria izate zuan intxaur-saltsia.
intxúsa. 1. intxusa, intxusía. (c). izena. . Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da. Sin. sakúta, salúparda, flot. Ik. máusa. 2. intxusa, intxusía. (c). izena. . smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?