Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
indarrétxe
inguletadora
© Jaione Isazelaia
inguletadora, inguletadória. (c). da izena. Angeluan ebakitzeko makina. Ori da inguletadora. Ingúletadoria. Ingulet esate ako, kuadro bat ein biar bozu, ebai biozu inguletian. Martin. INGULETIAN EBAI. Angeluan ebaki. Bat alde batea eta bestia beste aldera, ra!, da erdixan, ra! Inguletian ebai. Angel. komentario 1
inguno. Ik. ninguno. Ik. níngunu, -o.
ingurátu. 1. inguratu. (c). du aditza. Eskuratu, jirau. Nundik andik inguratu biot aixkora bat. Ik. ingaratu, jiráu. 2. inguratu. (c). du aditza. Rodear. Etxia alanbradura batekin inguratu dabe.
ínguru. 1. ínguru, íngurua. (b). posposizioa. Cerca de, alrededor de. Larogei pezeta inguru balio dau gasoillak./ Amarrak ingurua da./ Gabon inguruan izan zan. 2. ínguru, íngurua. (b). izena. El contorno, el alrededor. Etxe inguru ederra dauke./ Inguru guztiak amorratu zittuan./ Inguruko errittatik etortzen da jentia. Eta inguruan, ingurutik, ingurura...