Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
il
illárgi
illárgi, illargíxa. (c). izena. Luna. I(r)etargi da arrunta, baina Bergarako zenbait etxetan illargi esaten da. Guztietan, berriz, illargi betia. illárgi béte, illárgi betía. (b). Luna llena. Illargi betia dago ta eztaukat farol biarrik. Ostera, biar da ilbete, esan ohi da, eta nekez biar da illargi betia. Sin. iretargi oso. Ik. ilbéte, irétargi.
illárra, illarría. (c). izena. . Brezo. komentario 1 Ik. killárra.
ílle, illía. (a). izena. ULE (LEIN., OÑ., UB., ANG.). Pelo. Eratorri guztiak ere, goian aipaturiko eskualdeetan, ule-rekin. ílle zúri, ílle zuríxa. (b). izena. Cana. Ille zúrixak dauzkazu. illeurri, illeurrixa. "La (oveja) que tiene poca lana." (Izag Antz) illía jo. (d). aditza. Artilea idaurrez edo makilaz jo harrotzeko. Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp. illia zurittu. (b). aditza. Ile zuriak irten.
illégorri, illégorrixa. (c). Pelirrojo.
illégun, illégunak. (d). izena. Don.ren arabera, agostuaren lehenengo hamabi egunak. Esaera da egun bakoitzeko eguraldiak adierazten duela hurrengo urteko hilabete bakoitzekoa. Lehenengoak urtarrilekoa, bigarrenak otsailekoa, eta horrela. Beste leku batzuetan urteko lehen hamabi egunak izan ohi dira illegunak.
ille-joan, ille-joana. (c). Ilea falta den unea. Egundoko ille-joanak dauzka buruan. Ik. bizar-joan.
illékixkur, illékixkurra. (b). De pelo rizado o crespo. Rubixo illekixkur ori diabru utsa da.
illéko, illekúa. (b). izena. La menstruación. Arpegi txarra dauka, illekuakin dago ta. Norbait aurpegi edo gorputzaldi txar samarrez badago, gizonezkoa izanda ere, zera esan izan zaio: Zer, illekuakin ago ala? Sin. régla. Ik. gauzak.
ille-mótotx, ille-motótxa. (c). izena. ILLE-MOLTZO, ILLE-TORTO (OÑ.). Penacho de pelos. Ik. mótotx.