Hiztegia
ikúsi. (a). du aditza. Ver.
eziñ ikusi. 1. ezin ikusi. (c). du aditza. Zerbait edo norbait begi txarrez ikusi. Aborrecer algo o alguien. Eztakitt zegatik baiña maixuak ezin ddau gure mutikua ikusi. Ik. gorrótau, gorrotúa izan. Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi. (c). esaera. Esaera ironikoa.
2. ezin ikusi. (c). aditza. Ezin jasan, ezin eraman. No poder aguantar (cuando no se especifica más, por envidia o celos, normalmente). Anai gaztiak diruak ein zittuan da nausixak ezin ori ikusi./ Beste edozer gauza, baiña semiak belarrittakua eruatia, auraxe ezin juan ikusi./ Askok bestien ona ezin izaten dau ikusi.
ikúsi léike beráu!. (c). esapidea. IKÚSI LÉIKE BERÁU. Norbaitek oso onargarria ez den zerbait esaten duenean erantzun ohi da espresio honekin. ikusí?. (b). IKUSTÉN?. Ikusten duzu? Ikustén? Zer esaten notsun nik?/ Ikusí? Banekixen ze pasau bia zeban azkenian. Ik. barré?, entzún?.
ikúsieziñ, ikúsieziña. (b). izena. Enemistad, rencor. Alkar ikusieziñ aundixa sortu da auzuan politikia dala ta./ Eztakitt zeaittik dotsan alako ikusieziña. Alkar ikusieziña, sarri. Gorrotoa baino zerbait biguntxoagoa da.
Ik. ezíñikusi.
Ikúsi-makúsi. esaera. Haur jolasa. Ikusi-makusi, zer ikusi...? Oso ezaguna haurren artean, baina berri samarra izan daiteke.
ikuskízun. 1. ikuskizun, ikuskizúna. (c). izena. Ikusgaia. Cosas que ver, espectáculo. Elgoibarko ferixan bazan ikuskizuna ugari./ Jentia ezta plaiara joaten bañatziaaittik, ikuskizunaaittik baiño. Ik. ikusmíra. 2. ikuskizun, ikuskizuna. (c). adberbioa. Ikusteko. Por ver. Kalera bota bia dabela diñue baiña oinddio gauzia ikuskizun dago.
ikusmíra, ikusmiría. (d). izena. Ikusgaia. Tema para ver, para curiosear. Gaur e, baakizu gaur ero biar ze funziño ero ze ikusmira daon Bergaan? ikusmiran. 1. ikusmirán. (c). adberbioa. Curioseando. Goiz guztia dendaik denda ikusmiran ibili naiz./ Jentiak alde ein zun, ikusmiran ibilli zan jentiak eta. JJp.
2. ikusmiran. Jendearen bistan. A la vista de todos, en el punto de mira. Pinttau pinttauta, minifaldatxo batekin, jente guztian ikusmiran egotia gustatze jako.
ikusmiran. 1. ikusmirán. (c). adberbioa. Curioseando. Goiz guztia dendaik denda ikusmiran ibili naiz./ Jentiak alde ein zun, ikusmiran ibilli zan jentiak eta. JJp.
2. ikusmiran. Jendearen bistan. A la vista de todos, en el punto de mira. Pinttau pinttauta, minifaldatxo batekin, jente guztian ikusmiran egotia gustatze jako.
ikútu. UKÚTU. 1. ikutu. (a). du aditza. Tocar. 2. ikutu, ikutúa. (b). izena. Golpecito, toque, retoque. Ikututxo bat eiñ orduko garajera daroia kotxia./ Obria akabatzeko ikutu batzuk falta jaku.
tóntotik ikutúik pe ez éuki. (c). esapidea. No tener un pelo de tonto. Orrek etxaukak tontotik ikutuik pe. 3. ikutu, ikutúa. (c). izena. Antz puxka bat. Cierto parecido. Aittak pe badauka aittan ikutua./ Nik orri aman ikutua artzen jat. Pertsonez, batik bat.
4. ikutu, ikutúa. (c). izena. Zoro ikutua. I, Perikok ikutua etxaukak puxkat?/ Oiñ arte eztok sekula ain gaizki ibili, beti euki jok ikutua, baiña.
ilban, ilbana. (b). izena. Albaina. Hilván. Lenengo ilbana pasau marketatik; ointxe eitten dana. Maria.
ilbárri. 1. ilbarri. (c). izena. Luna Nueva. Noiz da ilbarri? Mugagabean, eta honelako testuinguruetan, batik bat. Ant. ilbéte. 2. ilbarri, ilbarríxa. (c). izena. Luna creciente. Haltza da hilberrian (maiatzekoan) bota behar den zuhaitz bakarra Ilbarrikuak; orduantxe dau orrek [altzak] kalidadia fuertia, onen-onenian orduan botatakuak, ia beste erozein eur letxe auentatzen dau. Sebas.
Askok ilargia hazten dagoeneko sasoiari soilik esaten dio ilgora, eta ilbarri, berriz, argirik batere gabe dagoen egunari, ilargi berri egunari, alegia. Beste askok ilbarri darabil bi kasuetan. Sin. ílgora. Ant. ílbera.
ilbeltz, ilbéltza. (d). izena. Urtarrila. Enero. Don.k dio bere gurasoei Don.k dio bere gurasoei ilbeltz gehiago entzuten ziela enero baino. Orain enero entzuten da ia bakarrik.
ílbera, ílberia. (b). izena. Luna menguante. Askok ilberan mozten dau illia. Ik. ilbárri, ilbéte, ílgora.
ilbéte. (d). izena. Ilargi betea dagoen eguna. Luna llena. Biar da ilbete. Mugagabean entzun ohi da eta goikoaren gisako testuinguruetan. Osterantzean illargi bete.
Ik. illárgi béte.
íldako, íldakua. (a). izena. ILDDAKO. Muerto, cadáver. Zazpi ildako Frantzian atrako baten./ Ildakua kanposantura eruan dabe.
Ik. ílla.
ilddía. (d). izena. Hil-deia. Norbait hiltzen zenean deiadarraren bidez baserriz baserri abixua pasatzeko sistema bitxia, antzina, 1920 aldera, galdu zena Osintxun. Horrela kontatu digu Hilari Gantxegik: Lenguan egon zan emen Rafael etorritta ta esaustan eze: Gure amak diño e, oiñ iñor iltzen danian ba eskelia, ezta? eta bere ama, bere ama Anizeta gaztia zanian-da ei zan ilddia, esaban; eta bai. Neu eskolan nebillela ero galdu..., neuk beratzi urte inguru neuzkanian ero ilddia galdu zan. Por ejenplo Migel il dda Bergaan, ezta, eta ori il ddan moduan ba besta (beste) bat; eta Bergatik etorren ba, Bergaan e, an egon zan salidia (hil-deiarena) ba olako etxetan. Arek eiñ euparia eta olako etxian Fulano il ddala. Eta gero ari kontestaziñua... Gizakumia danian Oso deigarria da basoari ilddia botatze eta honen erantzuna jasotzat emate hori. Siniskera animisten lekukoa dirudi. Anizetak ere eman digu usadio honen berri.
ilentxa, ilentxia. (d). izena. ILLENTXA, ILINTXA. Egur-zati erdi egosia. Carbón mal cocido Puntia sartzen bazan lurretan, aura egosteke geatze zan. Ari esate akon ilentxia. Mateo./ Aizia zeiñ aldetati jotzen daben..., bestela geatuko da alde bateti ziero erreta txendorra, da bestekaldetik illentxia. Jose./ Ilintxia ba, iketza eitten asi baiña ein barik geatze zana; orrek e jeneral ixate zian baztarreko ertzetan da geatzen zianak. Cand.