Hiztegia
igeltsérixa. 1. igeltsérixa, igeltsérixia. (c). izena. Igeltsu fabrika. Yesería. Araneko igeltsérixia Sin. igeltsu. 2. igeltseríxa, igeltserixía. (c). izena. Igeltsero lanbidea. El oficio de albañil. Ogei urte daroiat igeltserixán. Erreparatu azentuari. Sin. igeltsérotza.
igeltsérotza, igeltsérotzia. (c). izena. Igeltsero lanbidea. Igeltserotzia ez pentsau bi egunetan ikasten danik. Sin. igeltseríxa.
igéltsu. 1. igeltsu, igeltsúa. (b). izena. Yeso. Teillatuan igeltsua ipintzen dabitz.
2. igeltsu, igeltsúa. (b). izena. Araneko igeltsu fabrikari igéltserixia edo igeltsúa deitzen zitzaion. Fábrica de cal. Igeltsuko mutillak akzidentia euki ei dau.
íges, igésa. (c). izena. IES. Igesketa. Huida. Bixen artian preparau zeben Segoviako igesa.
íges eiñ. (a). du aditza. IES EIÑ. Ihes egin. Huir, escapar. Kartzelatik iges eiñ i dabe. Sin. álde eiñ, ánka eiñ, ospa eiñ. igesái emon. (c). IGESIXÁI ÉMON. Ihesari eman. Darse a la fuga.
Guardazobillak somau zittuanian iesai emon zotsan.