Hiztegia
idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia! Sin. Askazuri-aize.
idúli. (c). da aditza. Irauli. Volcar. Zangan sartu ta burdi-garua iduli jakue. Gurdia albora etzan, batik bat. Sin. bulkáu, itxuli.
idúri. IRURI, IRÚI. 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena. Cisco. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan.
2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.
ie!. "Voz para arrear a caballos o mulos: ¡arre!. Lotan be ie! manduari Elgeta errekadistiak". (SB Eibetno).
iéska, ieskía. (c). izena. . IDÁSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia. Yesca, hongo yesquero Ieskia gordeta daukat elizara eruateko.
Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu.
ígar. ÍAR. 1. igar, igárra. (c). adjektiboa. Lehorra, hezetasun gutxikoa. Egurragatik, batik bat. Seco, -a. Egur igarrak eziak baiño obeto eitten dau su. Ant. éze. 2. igar, igárra. (c). adjektiboa. Pertsonez, argala. Delgado, tratándose de personas. Eztozu ezautzen, surluze igar bat. Ik. árgal, fláko. zotza baiño iarraua izen. esapidea. Oso iharra izan. (Lar Antz).
igári, igaríxa. (c). izena. Igari egitea. El nadar, el nado. Igarixak eztotsu eingo kalteik./ Anton igarira joan da.
igaríxan. (a). adberbioa. Igari egiten. Nadando Ikasi dozu igarixan? igarixan eiñ. (a). aditza. Nadar. Igarixan eittia gustatze jako.
Sin. uger eiñ. (Lein.).
igarileku. 1. igarileku, igarilekua. izena. Boluko presapia zuan gure igarilekua. 2. igarileku, igarilekua. izena. (Eibar) "Piscina. Azken urtiotan asko indartu da pizina berbia, baiña jente nagusixak natural-natural darabil igarileku berbia. Kontuan izan 1934an Amañako presa onduan; Barrenengua basarri azpixan egin zala Eibarko lehenengo igarilekua, eta izen horrekin ezagutzen zala." (SB Eibetno)