Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ibargi
idóbala
© Jaione Isazelaia
idóbala, idóbalia. (b). izena. IROBALA. Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra.   Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente. Idobaliakin lotu neban paketia.
ídolas. adberbioa. (Antzuola) "Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da. Eurixa idolas diardu. Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian. Sin. botaalán, goixan-béian.
idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia! Sin. Askazuri-aize.
idúli. (c). da aditza. Irauli.   Volcar. Zangan sartu ta burdi-garua iduli jakue. Gurdia albora etzan, batik bat. Sin. bulkáu, itxuli.
idunéko, idunekúa. (d). izena. IDUN. Atorrei eransten zitzaien lepokoa.   Cuello postizo.
idúri. IRURI, IRÚI. 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena.   Cisco. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan. 2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.