Hiztegia
idíau. (d). aditza. Ideiatu. IDIAUTA EGON dio Hilarik "ados jarrita" zentzuan. Andik (Santoñako kartzelatik) abixatze otxela benteruai, andik libratzen zienian, alkarrekin idiauta erela ta amarretako bat eingo ebela. Hil.
idóbala, idóbalia. (b). izena. IROBALA. Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra. Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente. Idobaliakin lotu neban paketia.
ídolas. adberbioa. (Antzuola) "Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da. Eurixa idolas diardu. Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian.
Sin. botaalán, goixan-béian.
idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia! Sin. Askazuri-aize.