Hiztegia
gútar, gútarra. (c). izena. Gure ideia edo talde berdinekoa. Gora gu ta gutarrak! Horrelakoxe batzuetan bakarrik erabilia.
gútxi. (a). zenbatzailea. GITXI . Poco. Gitxi telefonuak e, etxetan gitxi. Hil. Izen bezala ere bai, halakoetan: Batzun gutxixak beste batzun askuak baiño geixao balio dau. Ik. gutxi fixau. gutxi ero geixao. (c). Asko edo gutxi. Basarriko lana, gutxi ero geixao, anai-arreba danak eingo zeben. gutxíago. (a). Menos. gutxíegi. (a). adberbioa. Demasiado poco. Ik. gútxitxo. gutxien. (a). adberbioa. Lo, el, la que menos.
gutxíenez. (a). adberbioa. Por lo menos. Gutxienez errespetu puxka bat. gutxíttan. (a). Pocas veces. Ni gutxittan joaten naiz mendira. Ant. askótan.
gutxíttu. (b). da-du aditza. Disminuir. Taillerretan asko gutxittu da lana./ Diruak gutxittu jatanian etorri nitzan. Ant. géittu.
gútxitxo. (a). adberbioa. (adierazkorra.) Gutxiegi. Demasiado poco. Diru gutxitxo emun dostazu. Ik. géitxo, gutxíegi.
gúzti, guztía. (b). zenbatzailea. Dena. Todo. Jente guztia bakaziñotan da./ Guztia biarrian dabill.
Adinekoek gutxi darabilte guzti. Ia beti dana diote testuinguru guztietan. Ik. dan.
iá. 1. ia. (a). juntagailua. Jada, dagoeneko. Ya. Len autua zeukan baiña ia eztauka./ Eztakitt akabauta egongo dan ia partidua./ Goizian gaixoik zeuan baiña ia ondo dago.
2. ia. (a). juntagailua. Ea. A ver. Ia noiz etortzen zaten gurera./ Ikusiko dou ia ze moduz dakizun leziñua. Sin. abér. ía ba!. 1. ia ba!. (b). interjekzioa. Ea bada! A ver pues! Ia ba, ia ba! (errieta doinuan), ordua izangok lanian asteko. Sin. aber ba. 2. ia ba!. (b). juntagailua. A ver si. Ia ba aurten uda ona daukagun. Sin. aber ba. ia gero. juntagailua. Sin. aber gero. 3. ia. (a). Bai. Ya. Besteak esandakoa baieztatzeko.
iá lo kreo. (c). interjekzioa. Bai horixe. Ya lo creo. Ia lo kreo. Akordatzeko modukuak zittuan arek. Eli.
íbai, íbaixa. (b). izena. Deba ibaia, eta munduko beste erreka handiak. Rio grande. Ibaixak gaiñezka ein ddau Zubittan./ Ubera errekia Barruti parian sartzen da ibaixan. Hiztun onek beti erabili izan badute ere, jende asko da erreka besterik esaten ez duena.
ibargi, ibargixa. (d). (Oñati) Eguzkibegia, egutera. Leku ibargixa da Larraña auzua. Ik. euzkí-bégi.
ibilgonia jantzi. esapidea. "Ibiltzeko gona jantzi; eta beraz, etxean ez dela geratuko, parrandan edo ibilian baizik. Orrek ibilgonia jantzi dau eta zeak geldittuko dau. Sin. andafuerako soiñekua jantzi." Sin. andáfuerako soiñekúa jantzi.
ibilláldi, ibillaldíxa. (b). izena. Caminata, rato de paseo. Bazkalostian ibillalditxo bat eitten dou egunero.
"Ibilaldixa" dagoela edo egin dela esaten denean, ibilaldi luzea esan nahi du. Angiozartik Asentziora ibillaldixa dago. Ik. .
ibíllera. 1. ibíllera, ibílleria. (b). izena. IBILKERA. Ibiltzeko era, ibilkera. Manera de andar. Ibillera narrasa dauka gizon orrek./ Ibilleran antzemote jako basarrittara eztana.
2. ibíllera, ibílleria. (b). izena. Andanza. Egunero Donostiatik bueltia ein biarra ezta ibillera ona./ Ibillera txarrak eitteittue gaurko gaztiak./ Gizaju orrek darabiz ibillerak. Besterik zehazten ez denean, ibilera txarrak edo gogorrak.