Hiztegia
abarrian. (c). posposizioa. Antzean, bezala... (testuinguruaren arabera) esan nahi duen postposizio moduzkoa. Posposición modal de diferentes matices según el contexto. Tontó ábarrian asi giñan alkarri bultzaka, jolasian, eta azkenian burrukan akabau giñuan./ Prixaka abarrían gertau dot bazkaixa eta alamoduzkua dago. Azentua desberdin dute goiko bi adibideek, ez dakit zergatik. Ik. berándu abarrían, tonto abarrian.
abárrots. 1. abarrots, abarrótsa. (b). izena. Abar zarata. Ruido de ramaje. Aiziak bota daben paguak azelakotxe abarrotsa etara daben./ Oillagorrak urten jostan sasittik, egundoko abarrotsakin. 2. abarrots, abarrótsa. (c). izena. Zaratak, oihuak eta hotsak batera. Griterío, generalmente unido a ruidos varios. Tartufoko atian burrukia egon zuan. Aura zuan abarrotsa.
abártsu, abartsúa. (c). adjektiboa. Abar asko duen arbola edo sastraka. Adar lodiak baditu adartsua izango da, eta meheak eta ugari baditu abartsua. Dena dela, abar eta abartsu hitzak gehiago erabiltzen dira gaur egun botatako arbolei buruz zutik daudenez baino. Se dice del árbol o matorral frondoso. Buelo aundixa zeuken piñuak, baiña material gutxi, oso abartsuak zien da./ Ur-arbola aundixa ezta, baiña abartsua. Ik. ábar.
ábe, abía. (b). izena. Habea. Viga en general, travesaño horizontal, no vertical.
Urrupain baserrixak, ogei metro luze ta iru metro sendoko abiak dauzka./ Abiak usteldu, ta beia jo zeban etxiak. Zutikoei, ZUTIKO edo POSTE. Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz).
abélarte, abélartia. (d). izena. Postetik postera dagoen tartea. Tramo, luz. Sin. posté-bíttarte, trámo.
abémaria. 1. abemaria. (b). izen propioa. Ave Maria. Oración.
Iru Abemaria errezau ta obera joan zaittez. Ik. aremaittáko. 2. abe maría!. (d). interjekzioa. Etxe barrukoei atetik eupada egiteko emakumeek erabiltzen duten interjekzioa. Gizonezkoek, ostera, eup! ¡Ah de la casa! Usado exclusivamente por las mujeres. Doinu kantariz esan ohi da. Ik. eup!.
abendu. 1. abendu, abendua. (d). izena. Diciembre. Oso adinekoek bakarrik; dizíenbre, bestelakoek.
Abenduko eguna, illundu orduko eguna. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Ik. Santa Lutzia. 2. abéndu, abéndua. (d). izena. (Eibar) “(Milvus sp.) Milano. Abenduak eruan deskuz txitxarik geixenak. Sin. miru, txittalapur.” (Etxba Eib). “Buteo buteo. Ratonero. Sin. txitxalapur.” (SB Eibetno). Ik. míru, txitxalapur.
abéntau. 1. abentau. (b). da aditza. (Elosu, Osintxu) Abiatu, martxan jarri. Ponerse en marcha. Onezkero etxe alderutz abentatzeko ordua izango da. Sin. abixau. 2. abentau. (b). du aditza. (Elosu, Osintxu) Euria, elurra, etab. hasi. Empezar a llover, nevar, etc. Atzo amabixak aldera edurra abentatzen zeban. Sin. abixau.
abér. (a). juntagailua. Ea. A ver. Ni kalera noia eta aber ondo portatzen zaten./ Preguntau dost aber nun laga ziñuan bere guardasola./ Aber noiz etortzen zaten gurera, aspalditxuan etzate agertu ta. Zehar galderetan. Azent.: áber ere bai. Sin. ia. aber ba. 1. aber ba. (b). interjekzioa. A ver pues.
Maria! aber ba ! Bazkaltzeko ordua izango da oiñezkero. Presa eman nahi denean eta horrelakoetan erabiltzen da. Sin. ia ba!. 2. aber ba. (b). juntagailua. Ea egia den. A ver si. Aber ba bakaziño on batzuk pasatzen dittuzuen./ Kaguen zotz, ixilik egon! aber ba gero eh Sin. ia ba!. aber gero. (b). juntagailua. Ea zera (gertatzen den). A ver si. Aber gero belarrondoko bat emoten dotsuten./ Aber gero zeu lan barik gelditze zan Azentua goikoan bezala. Sin. ia gero.
abérats, aberátsa. (a). adjektiboa. Diru asko duena. Rico, -a.
Ik. dirúdun. Aberatsa, infernuko legatza; pobria, zeruko gloria/loria. esaera. (Lar Antz). Erlijio kutsuko esaera. Hurrengo bizimoduan pobrea ondo biziko dela, alegia.
Aberatsa, infarnuko. abérats áundi, abérats áundixak. (c). Oso aberatsak. Gitxi telefonuak..., partikularrian gitxi, orretxek aberats aundixok, bestek ezeukan, e. Hil.
abérats-étxe, abérats-etxía. (c). izena. Aberats handien etxea. Gero arek bi urte eiñ aberats-etxian ala, ta orrek etorte zienian, distingida etorte zien. Bai jantzixan, bai buruko illiak... belarrittakuak pe diferentiak, tertziopelozko jantzixak... Hil.
aberáskillo, aberáskillua. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Aberatsa, zentzu despektibo samarrean. Ricachuelo, -a.
Errixan bazeren iru edo lau aberaskillo, nai zeben guztia eitten zebenak./ Aintxiñan aberaskilluak izandakuak die orrek.
abertzále, abertzalía. (b). izena. Nacionalista vasco. Jai baten etxian tokatzen jatan, eta Estellan zeuan zeoze abertzaliena, etxakiñat ze zeuan orduan, tiroka ta ebali zittuen gaiñera autobusian, oso gaizki. Eli.
ábeto, ábetua. (c). izena. . Abies alba. Izaia. Abeto. Abetuak eta dia zer aundikuak, lurra aberasten dabenak. Juantxo.
abijói, abijóia. (d). izena. (Eibar) Apus apus. Vencejo. Abijoia, ernadian antzerako txorixa. (Etxba Eib). Sin. beltxijóe, egabera baltz.
ábill, abílla. (a). adjektiboa. Trebea. Hábil.
Mutiko ori oso abilla da eskulanetan./ Abilla bezin nagixa zan Jerolimo.