Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
goittei, goitteixa. (d). izena. (Angiozar) Ganbaran altura baten jartzen zen egurrezko plataforma.
góiz. izena. (Leintz) GOX (LEIN.). GOX (Lein.). 1. goiz. (a). adberbioa. GOX (LEIN.). Temprano. Goiz jaiki da. Ant. berándu. goiz-goiz. (a). izena. Oso goiz. Goiz-goiz jaiki biou biar. góizago. GOIZAO. 1. goizago. (d). adberbioa. Oso goiz, goizegi. Uste juat oinddio goizao dala patatia sartzeko. 2. goizago. (b). adberbioa. Gaur baiño goizago etorri zaitte. góizagoko, góizagokua. (c). izenlaguna. Normala baino lehenago etorri ohi den fruitua. Leka onek goizagokua izan bia dau oingoz loria eukitzeko./ Gari-pikua ero, goizagoko pikua dauke etxe aurrian. góizegi. (a). adberbioa. Demasiado temprano. goizetik gabera. esapidea. "Bat-batean, azkar. Goizetik gabera aberastu zan. Ordena gazteleraren kontrakoa da: de la noche a la mañana." (AAG Eibes). goizían góiz. (b). adberbioa. Oso goiz.   A primera hora de la mañana. Biar goizian goiz ebaikot bedarra. 2. goiz, góiza. (a). izena. La mañana. Goiz guztian eztau atertu./ Ezta edarra izan gaurko goiza. 3. goiz-. aurrizkia. Goizagoko zenbait fruitu izenek daraman aurrizkia. Ik. ondorengoak. goiz-gári, goiz-garíxa. (d). Maiatz-ekain aldera ebakitzen den gari mota. Lasto motzagoa izaten du. Goizgarixak bestiak baiño geixao emoten juan, baiña maietzian edurra eiñ ezkero zuan txarra. Urte baten Urrupaingo Joxek sailla galdu juan olaxe. Klem. goiz-gaztaiña, goiz-gaztaiñia. (c). izena. Lehenengo datorren gaiztaina mota. Ik. gaztáiña. goiz-keixa, goiz-keixía. (d). Azkar etortzen den gerezi mota. Goiz-keixa zurixa eta goiz-keixa gorrixa daude. Ik. kéixa. goiz-pátata, goiz-pátatia. (c). izena. Patata temprana. Goiz-patatia uda asierarako etortzen da.
goizábal, goizabála. (d). izena. GURIZABAL. Zulakaitza.   Cincel. Sin. zíntzel.
goizálde, goizaldía. (d). izena. Gauaren azken partea, egunsentiaren aurrekoa.   La última parte de la noche, anterior al amanecer. Goizaldera trumoi galantak izan die./ Goizaldian agertu da gaur Mila. Ez da tarte zehatzegia. Egunsentia ere barne izan dezake. Buelta Madalen, goizaldia den. (d). esaera. Inoiz entzuna nuen esaera hau, baina esanahia harrapatzen ez, eta amari galdetu nion. Azalpen hau eman zidan: Zela esangostat pa, modu askotara entendidu leikek. Esate baterako? Goizaldian fiestarako gogua ero... Klem.
góizeti, góizetixa. (c). izena. Goiz parte osoa.   La mañana (creo que en oposición a atsalde) Goizetixa etxian pasatzen dau estudixatzen./ Goizeti geixena lotan emun dau. Egunaren parte horretan egiten den aktibitateaz mintzatzerakoan. Gero eta gutxiago entzuten da.
goizízar, goizizárra. (d). izena. GOIXEKO IZAR (EIB.). Artizarra.   Venus, lucero del alba Sin. artízar.
góiztar, góiztarra. (c). izena. Goiz jaikitzen dena.   Madrugador. Zuen aitta oso goiztarra zan.
gólda, goldía. (b). izena. Arado. Golda zarrak sobran dare. komentario 1 Ik. frantzes-gólda, golda áundi, zurgólda. goldiá baiño basárrittarraua. (c). esapidea. Oso baserritarra. goldiá baiño takárraua. (c). esapidea. Oso takarra. Periko goldia baiño takarraua zuan.
goldá-árrasto, goldá-árrastua. (d). izena. GOLDARRO. Ildoa.   Surco del arado. Sin. goldazúlo, zotárro, goldázoi.
© Iñaki Arana
golda áundi, golda aundíxa. (c). izena. Burdinazko golda gurpilduna, azken aldera erabili ohi zena.   El arado más moderno, el de ruedas, el más usual en el momento que apareció el tractor.
goldáketa, goldáketia. (b). izena. Goldatze lana. Aurten eztittugu eiñ oinddio goldaketak./ Goldaketia lan astuna da. goldáketan. (b). adberbioa. GOLDÁN. Arando. Julien goldaketan dabill./ Egun guztia goldan baiño geixao kantsatzen naiz zuri entzuten.