Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gogúangarrízko, gogúangarrizkúa. (d). izena. Gogoan eukitzekoa.   Memorable. Ilddakuak pai. Kuatro de otubre, goguangarrizko eguna. Or txokia eukiben anguak eta emenguak. Ben. Behin bakarrik jaso dugu. Bi ekinalditan bezala dio: gogúan-garrízko.
gói, góixa. (a). izena. La parte de arriba (el techo, etc.); arriba. Goixa jausi zan baiña iñor etzeban azpixan arrapau./ Zein dago goixan? adb. gisa batik bat: goixan, goittik, gora... Ant. be. eutsi goixai!. (c). interjekzioa. EUTSI GOIXAI. Norbait animatzeko oihua. Ale, eutsi goixai, euria dok eta! . goixak artuta ibilli. esapidea. Ezinean ibili. Hamalau urteaz etorri nitzuan Mundraure, profesionalera. Gauza gutxi ein naixuan nik han. Goixek hartute ibili nitzuan ta pasaportie emun justien. (AA ArrasEus, 190. o.) góixak béia jo. (c). esapidea. Caerse el mundo. Etxatak bape inporta goixak beia joten badau be. goixan zerua ta beian lurra geldittu. (c). esapidea. Ezer gabe gelditu. goixan-béian. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Copiosamente (llover, granizar, nevar...). Eurixa goixan beian ziarduan etxeratu giñanian.
goiága. komentario 1 1. goiaga, goiagía. (d). izena. Gailurra eta zapataren artean, gailurraren paralelo ezartzen diren egur handiak, gainean gapirioak botatzeko. Egurra obrakua eitte giñun guk maiorixia, eitte giñuzen ba postiak, frontalak, goiagak esate jate teillatuen azpikuei, eta gero kapirixuak (teillatuko latia josten jakon arek), da gero latia. Benito. Donatok, ostera, gailur-egurrari esaten dio. Ik. alboága, gaillur-egur, káballo. 2. goiaga, goiagía. (d). izena. Kamainako goihabea. Sin. gaiñegur, agillói.
goiálde. 1. goialde, goialdía. (b). izena. Goiko partea.   La parte de arriba. Or goialdeko mutillak beti zittuan fuertiauak./ Ze berri jak pa goialdian. Ant. bealde. 2. goialde, goialdía. (c). izena. Donatok sarri darabil hitza Oñati edo Leintz aldea adierazteko. Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don. Ik. bealde.
goi-argi. GOI-GARBI. "Cielo despejado, sin nubes." (SB Eibetno).
goibel. adberbioa. "Nublado, nuboso." (SB Eibetno).
goiérre, goierría. (d). izena. Zerua estalita dagoelarik egiten duen bero handia.   Calor con el cielo nublado. Euzki bareko zera dagonian goierria esate jakok; udan da, berua ta laiñopia. Klem. komentario 1 Sin. ostérre.
goiestali, goiestalixa. (c). izena. Lainoz estalitako zerua eta eguraldi hezea. Udan, eta laborantzararako eguzkia komeni denean esaten da, batik bat. Goiestali au ezta bape ona tomatiandako./ Goiestali egon da aste guztia. "Gorrin-egualdixa" deitzen zaio, tomateak, patatak eta abar gorrina erraz harrapatzen dutelako. Sin. gaiñestáli.
goiko su, goiko sua. izena. (Eibar) Cocina económica. Ik. beéko su, ekonómika.
goittar. 1. goittar, goittarra. (d). izena. Bergaran, Leintz edo Aramaio aldekoa. Orren andria goittarra da, eztakitt Apotzakua ero eztan. Ik. beetar, bealde. 2. goittar, goittarra. izena. (Eibar) De ideas políticas liberales. Ik. beetar.
© Jaione Isazelaia
goittei, goitteixa. (d). izena. (Angiozar) Ganbaran altura baten jartzen zen egurrezko plataforma.
góiz. izena. (Leintz) GOX (LEIN.). GOX (Lein.). 1. goiz. (a). adberbioa. GOX (LEIN.). Temprano. Goiz jaiki da. Ant. berándu. goiz-goiz. (a). izena. Oso goiz. Goiz-goiz jaiki biou biar. góizago. GOIZAO. 1. goizago. (d). adberbioa. Oso goiz, goizegi. Uste juat oinddio goizao dala patatia sartzeko. 2. goizago. (b). adberbioa. Gaur baiño goizago etorri zaitte. góizagoko, góizagokua. (c). izenlaguna. Normala baino lehenago etorri ohi den fruitua. Leka onek goizagokua izan bia dau oingoz loria eukitzeko./ Gari-pikua ero, goizagoko pikua dauke etxe aurrian. góizegi. (a). adberbioa. Demasiado temprano. goizetik gabera. esapidea. "Bat-batean, azkar. Goizetik gabera aberastu zan. Ordena gazteleraren kontrakoa da: de la noche a la mañana." (AAG Eibes). goizían góiz. (b). adberbioa. Oso goiz.   A primera hora de la mañana. Biar goizian goiz ebaikot bedarra. 2. goiz, góiza. (a). izena. La mañana. Goiz guztian eztau atertu./ Ezta edarra izan gaurko goiza. 3. goiz-. aurrizkia. Goizagoko zenbait fruitu izenek daraman aurrizkia. Ik. ondorengoak. goiz-gári, goiz-garíxa. (d). Maiatz-ekain aldera ebakitzen den gari mota. Lasto motzagoa izaten du. Goizgarixak bestiak baiño geixao emoten juan, baiña maietzian edurra eiñ ezkero zuan txarra. Urte baten Urrupaingo Joxek sailla galdu juan olaxe. Klem. goiz-gaztaiña, goiz-gaztaiñia. (c). izena. Lehenengo datorren gaiztaina mota. Ik. gaztáiña. goiz-keixa, goiz-keixía. (d). Azkar etortzen den gerezi mota. Goiz-keixa zurixa eta goiz-keixa gorrixa daude. Ik. kéixa. goiz-pátata, goiz-pátatia. (c). izena. Patata temprana. Goiz-patatia uda asierarako etortzen da.
goizábal, goizabála. (d). izena. GURIZABAL. Zulakaitza.   Cincel. Sin. zíntzel.