Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gógor. 1. gogor, gogórra. (a). adjektiboa. Duro, -a, fuerte. Ogixa gogorra dago. gógor artu. (c). esapidea. Norbait estu hartu; egia ateratzeko, askotan. Maixuak gogor artu zittuan umiak eta agertu zan kristal apurtzaillia./ Aittorrek gogor artu ei zeban semioi akzidentia euki zebanian. gógor eiñ. (c). esapidea. Tratar con dureza, sin miramientos, a alguien. Gogor eiñ gure alabiai, nagi utsa da ta. gogor eitteko ez egon. (c). esapidea. Ziur ez egon. Enago gogor eitteko, baiña uste dot biarko geratu giñala. gogórra eiñ. (c). esapidea. Ederra egin. Zuk pe gogorra ein ddozu: bazkai guztia jan./ Gogorra ein juek orrek; ezkondu bia zien astian asarretu. gogórra izan. 1. gogorra izan. (c). esapidea. Menudo es, eres, etab. Zu be gogorra za orraittio, zeure urtia ta esan bez. Errieta doinuan esan ohi da. 2. gogorra izan. (c). esapidea. Jasaten zaila izan. Bat ez, beste guztiak euskaldunak, eta erderaz ein biar. Gogorra da gero au./ Gogorra dok beti igual ibilli biarra. gogorrían. (c). adberbioa. A malas, a la fuerza. Onian ezpada gogorrian ein biako dau./ Orrekin eztozue ezer konsegiduko gogorrian. Sin. txarrían. Ant. onían. 2. gogor, gogórra. (b). adjektiboa. Rígido, -a. Oso gerri gogorrekua naiz./ Guraso gogorregixak dauzka.
gogórtu. aditza. 1. gogortu. (a). da-du aditza. Gogor bihurtu.   Endurecer(se). Atzoko ogixa gogortuta dago./ Makalaldixa izan neban baiña berriz be gogortu naiz./ Euzkixak lurra gogortu dau. 2. gogortu. (c). da aditza. Diruz indartu.   Consolidarse económicamente. Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem./ Landare saltzetik gogortutako familixia da ori. 3. gogortu. (c). da aditza. Consolidarse militarmente. Nazionalistak Intxorta aldian gogortu zien da ezin izan zeben Francon aldekuak ortik sartu.
gogótik. (c). adberbioa. Indartsu, bihotz eta anima.   Con ganas. Bart gogotik ein ddau eurixa./ Gogotik saiatu biakok aprobau nai badok.
gogózko, gogozkúa. (c). izenlaguna. GOGÓKO. Gogoari atsegin zaiona.   Agradable, voluntario. Gogozko lanak eztau nekatzen./ Itxuria etzeban gogozkua mutill aura.
gogúangarrízko, gogúangarrizkúa. (d). izena. Gogoan eukitzekoa.   Memorable. Ilddakuak pai. Kuatro de otubre, goguangarrizko eguna. Or txokia eukiben anguak eta emenguak. Ben. Behin bakarrik jaso dugu. Bi ekinalditan bezala dio: gogúan-garrízko.
gói, góixa. (a). izena. La parte de arriba (el techo, etc.); arriba. Goixa jausi zan baiña iñor etzeban azpixan arrapau./ Zein dago goixan? adb. gisa batik bat: goixan, goittik, gora... Ant. be. eutsi goixai!. (c). interjekzioa. EUTSI GOIXAI. Norbait animatzeko oihua. Ale, eutsi goixai, euria dok eta! . goixak artuta ibilli. esapidea. Ezinean ibili. Hamalau urteaz etorri nitzuan Mundraure, profesionalera. Gauza gutxi ein naixuan nik han. Goixek hartute ibili nitzuan ta pasaportie emun justien. (AA ArrasEus, 190. o.) góixak béia jo. (c). esapidea. Caerse el mundo. Etxatak bape inporta goixak beia joten badau be. goixan zerua ta beian lurra geldittu. (c). esapidea. Ezer gabe gelditu. goixan-béian. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Copiosamente (llover, granizar, nevar...). Eurixa goixan beian ziarduan etxeratu giñanian.
goiága. komentario 1 1. goiaga, goiagía. (d). izena. Gailurra eta zapataren artean, gailurraren paralelo ezartzen diren egur handiak, gainean gapirioak botatzeko. Egurra obrakua eitte giñun guk maiorixia, eitte giñuzen ba postiak, frontalak, goiagak esate jate teillatuen azpikuei, eta gero kapirixuak (teillatuko latia josten jakon arek), da gero latia. Benito. Donatok, ostera, gailur-egurrari esaten dio. Ik. alboága, gaillur-egur, káballo. 2. goiaga, goiagía. (d). izena. Kamainako goihabea. Sin. gaiñegur, agillói.
goiálde. 1. goialde, goialdía. (b). izena. Goiko partea.   La parte de arriba. Or goialdeko mutillak beti zittuan fuertiauak./ Ze berri jak pa goialdian. Ant. bealde. 2. goialde, goialdía. (c). izena. Donatok sarri darabil hitza Oñati edo Leintz aldea adierazteko. Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don. Ik. bealde.