Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gogórtu. aditza. 1. gogortu. (a). da-du aditza. Gogor bihurtu.   Endurecer(se). Atzoko ogixa gogortuta dago./ Makalaldixa izan neban baiña berriz be gogortu naiz./ Euzkixak lurra gogortu dau. 2. gogortu. (c). da aditza. Diruz indartu.   Consolidarse económicamente. Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem./ Landare saltzetik gogortutako familixia da ori. 3. gogortu. (c). da aditza. Consolidarse militarmente. Nazionalistak Intxorta aldian gogortu zien da ezin izan zeben Francon aldekuak ortik sartu.
gogótik. (c). adberbioa. Indartsu, bihotz eta anima.   Con ganas. Bart gogotik ein ddau eurixa./ Gogotik saiatu biakok aprobau nai badok.
gogózko, gogozkúa. (c). izenlaguna. GOGÓKO. Gogoari atsegin zaiona.   Agradable, voluntario. Gogozko lanak eztau nekatzen./ Itxuria etzeban gogozkua mutill aura.
gogúangarrízko, gogúangarrizkúa. (d). izena. Gogoan eukitzekoa.   Memorable. Ilddakuak pai. Kuatro de otubre, goguangarrizko eguna. Or txokia eukiben anguak eta emenguak. Ben. Behin bakarrik jaso dugu. Bi ekinalditan bezala dio: gogúan-garrízko.
gói, góixa. (a). izena. La parte de arriba (el techo, etc.); arriba. Goixa jausi zan baiña iñor etzeban azpixan arrapau./ Zein dago goixan? adb. gisa batik bat: goixan, goittik, gora... Ant. be. eutsi goixai!. (c). interjekzioa. EUTSI GOIXAI. Norbait animatzeko oihua. Ale, eutsi goixai, euria dok eta! . goixak artuta ibilli. esapidea. Ezinean ibili. Hamalau urteaz etorri nitzuan Mundraure, profesionalera. Gauza gutxi ein naixuan nik han. Goixek hartute ibili nitzuan ta pasaportie emun justien. (AA ArrasEus, 190. o.) góixak béia jo. (c). esapidea. Caerse el mundo. Etxatak bape inporta goixak beia joten badau be. goixan zerua ta beian lurra geldittu. (c). esapidea. Ezer gabe gelditu. goixan-béian. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Copiosamente (llover, granizar, nevar...). Eurixa goixan beian ziarduan etxeratu giñanian.
goiága. komentario 1 1. goiaga, goiagía. (d). izena. Gailurra eta zapataren artean, gailurraren paralelo ezartzen diren egur handiak, gainean gapirioak botatzeko. Egurra obrakua eitte giñun guk maiorixia, eitte giñuzen ba postiak, frontalak, goiagak esate jate teillatuen azpikuei, eta gero kapirixuak (teillatuko latia josten jakon arek), da gero latia. Benito. Donatok, ostera, gailur-egurrari esaten dio. Ik. alboága, gaillur-egur, káballo. 2. goiaga, goiagía. (d). izena. Kamainako goihabea. Sin. gaiñegur, agillói.
goiálde. 1. goialde, goialdía. (b). izena. Goiko partea.   La parte de arriba. Or goialdeko mutillak beti zittuan fuertiauak./ Ze berri jak pa goialdian. Ant. bealde. 2. goialde, goialdía. (c). izena. Donatok sarri darabil hitza Oñati edo Leintz aldea adierazteko. Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don. Ik. bealde.
goi-argi. GOI-GARBI. "Cielo despejado, sin nubes." (SB Eibetno).
goibel. adberbioa. "Nublado, nuboso." (SB Eibetno).
goiérre, goierría. (d). izena. Zerua estalita dagoelarik egiten duen bero handia.   Calor con el cielo nublado. Euzki bareko zera dagonian goierria esate jakok; udan da, berua ta laiñopia. Klem. komentario 1 Sin. ostérre.
goiestali, goiestalixa. (c). izena. Lainoz estalitako zerua eta eguraldi hezea. Udan, eta laborantzararako eguzkia komeni denean esaten da, batik bat. Goiestali au ezta bape ona tomatiandako./ Goiestali egon da aste guztia. "Gorrin-egualdixa" deitzen zaio, tomateak, patatak eta abar gorrina erraz harrapatzen dutelako. Sin. gaiñestáli.