Hiztegia
gizonézko, gizonezkúa. (b). Pertsona arra. Varón. Gizonezko bat eta andrazko bat zebitzen zure kotxiai zirrika. Sin. gizakúme. Ant. andrakúme, andrázko, emakúme.
gízongei, gízongeixa. (d). izena. Senargaia. Novio. Gizongeixa be esan oi da. Persona nausixak; berakiñ ez.; “Aren gizongeixa dok ori, alakon gizongeixa”. Andrageixa bai. Andrageixa geixao gizongeixa baiño. Don.
Gutxi erabilia. Nobixo da arrunta.
gizóngiñ, gizongíña. (d). adjektiboa. GIZONGILLE, GIZAGIÑ (OÑ.). Osasunerako ona, bizimodurako egokia. Recomendable para la salud o para una existencia agradable. Laskurain alkate nonbrau zebenian gurera etorri zuan, senide eitten giñuztan da, eta gure amai esan jotsan, pozik: Izagirrek gizagiñ dakar zentzu beraz: "gizagiña: lo que contribuye al desarrollo del hombre." (Izag Oñ)..
gizonkeríxa. 1. gizonkerixa, gizonkerixía. (b). izena. Gizon-itxurak egin nahi dituenaren jarduera. Purua erre, pattarra eran... gizonkerixak eitten ibili zan gure mutikua, ta gero botaka.
2. gizonkerixa, gizonkerixia. (b). izena. Behar den bezalako gizonarentzat desegokitzat jotzen den egitea. Acción impropia de un hombre. Gizonkerixa majua ein juan alkatiak uren asuntuan.
gizon-próba, gizon-probía. (d). izena. Gizonak harriari tiratuz egiten den dema. Amoroton ikusi giñuan gizon-probia. Ik. próba.
gizontásun, gizontasúna. (b). izena. Hombría. Gizontasun gutxi demostrau ziñuan auzoko basarrixa erre zanian.
gízur, gizúrra. (a). izena. GÚZUR. Gezurra. Mentira.
Diario Vasco, egi gutxi ta gizur asko. (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zuten esaera. Gizurra esan neban Getaríxan, da ni baiño len zan atarixan. (c). esaera. Gezurra erraz zabaltzen dela. Gizurrak anka motzak dauzka. esaera. "Gezurrarekin inora ezin dela joan adierazten du." (Lar Antz). gízurra ta saltsía euki. (c). esapidea. GÍZURRA TA SALTSÍA ERABILLI. Gezurrak esan. Orri ezixozu kasoik eiñ, gizurra ta saltsia besteik eztauka ta.
gizurrétan. (b). adberbioa. Mintiendo. Amak gizurretan arrapau nau./ Etzaittez nerekin gizurretan ibili.
gizurretáko, gizurretakúa. (b). izenlaguna. Benetakoa ez dena. De mentiras, falso, simulado. Gizurretako pistoliakin ein ddabe atrakua./ Jente asko gelditzen da lanera barik gizurretako gaixuakin./ Ume, ezidazu eiñ gizurretako negarrik./ Diru au gizurretakua da.
Ant. bénetako. Ik. apropósko, brometako.
gizurtéro, -a, gizurterúa, -ía. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) GIZURTI. Mentiroso, -a. Gizurtero, atzo zer esan zostazun? gizurtero patatero, ogi txiki, panadero. (a). Ume-esaera. Gizurtero, patatero, ogi txiki, panadero. Ik. gizúrti.
gizúrti, gizúrtixa. (b). adberbioa. Gezurtia. Mentiroso. Ume ori gizurti utsa da.
Azen.: gízurti ere bai. Ik. gizurtero patatero, ogi txiki, panadero.
glória, glória. (b). izena. La oración de la gloria. Gloria errezatzia aaztu jaku./ Gloria, Patri et Filio et Espiritu Santo. Ik. patérnoster.
glorióso, -a. 1. glorioso, gloriosúa, -ía. (c). adjektiboa. Berezko bizipoza dutenengatik esan ohi da. Glorioso, -a, feliz. Beti umore onez da brometarako goguakin, auraxe da persona gloriosua.
2. glorioso, -a. (c). adberbioa. Zoriontsu. Feliz. Tomas glorioso bizi da.
gobernadóre. GOBERNATZAILE. 1. gobernadore, gobernadoría. (b). izena. Gobernador Civil. Legorretako semia ein ddabe Gipuzkoako gobernadore.
2. gobernadore, gobernadoría. (c). izena. GOBERNATZAILE. Ganadu-gobernatzailea. Hona hemen Elgetako Ferixa Nagusikoan pasatutakoa, nire anai Julienek kontatuta: Ganau-premixuak ziela ta jurauko bat joan jakok beixan onduan zeuan basarrittar bati:
gobérnante. 1. gobérnante, gobérnantia. (c). adjektiboa. Agintzea gustatzen zaiona. Zentzu despektiboa du. Marimandón, -a, gobernanta. Gobernante famia jaukak. Uste juat etxian danak aidian ibiltzen dittuala. Emakumeez, batik bat.
2. gobérnante, gobérnantia. (c). izena. Agintaria.
gobérnau. (b). du aditza. Ganaduei beren lanak egin: jaten eman, jaitsi, etab. Hacer los cuidados de los animales. Ondo gobernautako itxuria daukazu.
Zabalkundez, pertsonez ere bai: Ondo gobernautako itxuria daukazu. Ik. gobernu.
gobérnu. GOBIÉRNU. 1. gobernu, gobernúa. (c). izena. Etxeko gorabeherak: jana, edana, jantzia, garbitasuna... Los asuntos domésticos: alimentación, vestido, limpieza... Bakarrik geldittu zanian bakardadiak eta gobernu txarrak belaxe ein juan arena.
GOBERNU TXARRA, batik bat. Zentzu politikoan GOBIERNU ia beti. Ik. ganau-gobérnu. 2. gobernu, gobernúa. (a). izena. GOBIERNU, -O. Gobierno. Gobierno Baskuan eitten dau lana./ Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem.
Gobernua eta elizia alkarrekin daenian, malo. esaera. (Lar Antz).