Hiztegia
gíro. 1. giro, girúa. (a). izena. Tiempo atmosférico. Gaur giro ederra dago plaiarako.
Sin. eguáldi, dénpora. giro egon. (c). esapidea. Denbora ona egin. Zer, giro dago kanpuan? girúa éuki. (c). esapidea. Lurra lantzeko edo uztak etxeratzeko momentu ona izan. Lurrak eztauka giroik, eta obe dou siestia bota./ Primerako girua dauka garuak. Ik. girótu, aro. girúa kendu. (c). Puntu ona kendu. Atzoko zaparrara arek giro guztia kendu zotsan garuai. 2. giro, girúa. (a). izena. Ambiente. Giro ona egote i da Bitorixako jaixetan./ Au da gau-girua dagona.
gíro ez ízan. (b). esapidea. Egoera txar bat sortu. Polizia tiroka asi zan da etzan an giro./ Dirua falta izan zanetik ezta giro gure ofizinan.
girótu. (c). da aditza. Lurra lantzeko edota belarrondoa, garoa... erretiratzeko puntura etorri. Ponerse la tierra a punto para ser trabajada, la hierba para ser retirada, etc. Atzo ebaittako bedarra onezkero girotuta dago.
gítarra, gítarria. (a). izena. KÍTARRA, GÍTTARRA, KÍTTARRA. Guitarra. Animalia bat oso flakua dagoenean, saietsekin gitarria joteko modukua» dagoela esan ohi da.
gitarria joten. (b). esapidea. Txakurra hazkura ematen dioten arkakusuak uxatzen ari denean, gitarria joten dabilela esan ohi da.