Hiztegia
gilláme, gillamía. (d). izena. Oholari errebajuak ateratzeko erabiltzen den kontrarik gabeko zipilua. Guillame. Gillamia da zipillu bat estua. Estua eta izkiña jaten dauena errebajua jaten, eta kontra barik, kutxilla bat. Jesus.
gíltza. 1. giltza, giltzía. (a). izena. GILTZ. Llave. Eztakitt nun laga doten etxeko giltzia./ Eta arek ei eukan eskolako giltza. Lelengo giltzik emon nai ezta ta. Hil.
GILTZ, -a berezkorik gabe ere bai, nahiz eta gutxiago. 2. giltza, giltzía. izena. (Eibar) "Llave (herramienta). Torlojuak edo tuerkak askatzeko erreminttia." (SB Eibetno). 3. giltza, giltzía. (a). izena. ILTZA, ULTZA, ULTZE. Iltzea. Clavo. Giltza, iltza, ultza eta ultze, guztiak entzun daitezke. Ik. iltza. 4. giltza, giltzía. (d). izena. ULTZE. Ultzea, idi probetako distantzia unitatea.
giltzáarri, giltzáarrixa. (d). izena. GÍLTZARRI. Arkuaren erdiko harria. Clave, piedra que cierra el arco Ik. atebúru.
giltzazko orratz, giltzazko orratza. (d). izena. Puntua egiteko (gizonek gehienbat) erabiltzen zen orratz punta-bihurra. Bat eskuan artzen ziñuan arixai preso eusteko, ta bestia orratzakin katiau preso, giltzazko orratzak, ta da! jareitte jakon ari beera, goixan euste jakon biatzakin, da aura bueltaka bixkor, ta biurra, len biurtuta euena jun eitte jakon ziero soltau ezkero. Pedro. Hariari bihurra nola kentzen zioten kontatzen dihardu. Harekin egindako galtzak tente geratzen omen ziren, oso takar.
giltzazúlo, giltzazulúa. (b). izena. El ojo de la cerradura. Giltzazulotik begira egoten zan lotsagabe aura.