Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gazteémon
gelatz
© BUAko guztiak
gelatz, gelátza. (d). izena. ELÁTZ, GENDATZ, GELATZU. Laratza. Beheko suan goiko paretatik zintzilik egoten den kate gantxoduna, nondik zintzilikatzen den galdara. Esaera da etxeko kontuak hark jakiten dituela, eta isilik euki.   Llar. Baba-galdaria egoten zuan ke baten gelatzetik zintzilik./ Asko dakixenoi? Gelatza. Orrek, esaten dabe, etxeko kontu danak orrek jakitteittuala; ta ixilik euki. Don./ Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo. Ben. Sin. laratz. Ik. etxe.
geldaon, geldaona. (c). izena. Kalderoia. Ik. kaldéroi.
géldi. 1. geldi. (a). adberbioa. GELDIK. Geldirik.   Quieto. Geldi egon zaitte./ Obrak geldik dare./ Geldi-geldi zeuan txakurra. GELDIK esaten da gehiago. geldi egon. (a). da aditza. Estar quieto. geldi egotekua ez izan. (b). esapidea. Mugitua izan. Solamentian zuen anai ori be ezton geldi egotekua. 2. geldi. (a). adberbioa. Poliki.   Lentamente. Geldi joan, eztago prixaik eta. geldi-geldíxan. (c). adberbioa. Bizikletan ahalik eta polikien ibiltzeari, geldi eta oreka zainduz egoteari, geldi-geldixan egitea esaten zaio.   Dícese del mantener el equilibrio sobre la bicicleta avanzando lo menos posible. Elgetara igotzen ez, baiña nai dokenian geldi-geldixan jokatukostat./ Aura orduak egongo litzake geldi-geldixan. 3. geldi, geldíxa. (c). adjektiboa. Nerbio gutxikoa.   Lento, -a, de poco nervio. Mediku ona da, baiña geldi samarra./ Zelako geldixa dan gasolinero barrixa.