Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaztáiko
gazte-jénte
© Gorka Ortega
gaztáiko, gaztaikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Buruko kolpea. Gaztaiko ederra emun jostan guardasolakin./ Azelakotxe gaztaikua artu neban ate-markua jota. Ik. burúko, kaskarréko.
gaztaimámiñ, gaztaimamíña. (d). izena. Gaztanbera.   Requesón. Sin. esnemámiñ, gaztánbera.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
gaztáiña, gaztaiñía. (a). izena. KASTAIÑA. Castanea sativa. Castaña, castaño. (Arbolari berari, gaztaiña-arbola ere bai.   Bizkaixa onena, gaztaiña ale aundixa bez; bestiak, abadiñauak eta, eukitzen juen ipurdia aundixaua, baiña bizkaixa ale kuriosua izaten zuan, oso gozua jateko; diferenzia aundikuak dittuk gaztaiñak, e. Klem./ Gaztaiñatan egongo dia, geurian zerenak akordatzen naiz, lenengo goiz-gaztaiñia, Arrate gaztaiñia esaten gontsan; bizkeixa bigarrena; abadiñaua, irugarren batze zana; orrek etapaka zela etortzen zien frutua; gero txapardua, gero orri beltza, irurixa, iñarmentua, aritzaua; orrek geurian zerenak. Don. Euskal Herrian oso ugari izan da, baina gaur urrituta dago, aspalditxo gaitz batek gehienak hondatu baitzituen. Gaztaina oinarrizko jakia izan da gure artean punturarte. Gaztaina mota batzuk: abadiñaua, aritzaua, atalua, arrate gaztaiñia edo goiz-gaztaiñia, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia, orri beltza, txapardua, txertakia... Mertzedesek dio inoren terrenoan sar zitezkeela arbolak. Len erozein lekutan ipintten zan arbolia. Zure terrenuan be igual nik, da! ipini arbolia ta kitto. Zuk pe igual nerian. Oin danak ganbixau zien orrek. Gaztaiñia ta ola ipintten zan. Gaztaiñia jeneralian. Iñon terrenuan. Mertz. Ik. gaztáiñerre. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die. (c). esaera.
gaztáiña árbola, gaztáiña árbolia. (a). izena. Castaño. Ik. gaztáiña.
gaztaiña egósi, gaztaiña egosíxa. (b). izena. Castaña cocida.
gaztaiña-kóskol, gaztaiña-koskóla. (b). izena. Erizo de la castaña. Aurten lapurrak gaztaiña-koskolak bakarrik laga doskue. Ik. kóskol.
gaztaiña-makatz, gaztaiña-makátza. (d). izena. Berez etorritako gaztaina-arbola. Zumarra, bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas. Ik. makatz.
gaztaiña-sarda, gaztaiña-sardía. (d). izena. Gaztaina-oskola. Sin. gaztaiña-kóskol.
gaztáiñerre, gaztáiñerria. (b). izena. Castaña asada. Gaztaiñerriak dauzkau afaltzeko. Gaztáiñerre (egúna). izen propioa. GAZTÁIÑERRE. Eibarren azaroko bigarren astelehena, Osintxun hirugarrena. Bi leku hauetan ÁNIMEN ere deitzen zaio egun honi. Bergaran eta Uberan, berriz, Domusantu eguna. Osintxun eta Eibarren ohitura da lagun taldea bildu eta afaria egitea, gaztaina eta guzti, jakina. Uberan ere bai, nahiz eta aldi batean galduta egon den. gaztáiñerre-jan, gaztáiñerre-jana. (c). izena. Gaztainerreekin egindako otordua. Gaztetan gure kuadrilliak urtero eitte giñuan gaztaiñerre-jana Domusantu egunian.
gáztaiñi, gáztaiñixa. (c). izena. GAZTAIÑAI, GAZTAIÑEI. Gaztainadia.   Castañar. Len ba ei zan makiña bat, baiña oiñ eztago gaztaiñirik./ Gaztáiñeixak aundixak. Aniz. Azen.: gaztáiñi ere bai.
gaztánbera, gaztánberia. (d). izena. Gaztaimamiña.   Requesón. Gaztanberazko eskuak euki. esaera. Gaztanberazko eskuak dauzkak ala? esaten zaio dena lurrera jausten zaionari.
Gaztándola. toponimoa. Goimendiko (Basalgo, Bergara) baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona.   Caserío muy apartado del barrio de Goimendi, en Basalgo, que da origen a una locución. Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut. Ik. Pikúlitta.
gaztanol. "Gaztaiak ondu bittartian lagatzeko arasa edo apalak." (SB Eibetno).
gaztanóntzi, gaztanontzíxa. (c). izena. Gaztaia egiteko ontzia, metalezkoa, gaztae formakoa eta zulotxoduna.   Recipiente en el que se hace el queso; tiene muchos agujeritos para que se filtre el suero. Au zan gaztanontzíxa eta azpixan aura gazuria artzeko guk plater bat ibiltze giñuan. Don. Azen.: gaztánontzi ere bai.
gázte, gaztía. (a). izena. Joven. gazte bizi. (c). esapidea. Ser ingenuo, vivir en las nubes. Milla pezetakin bazkalduko doulakuan ago? Gazte bizi aiz i./ Entradia an artzekuan joan die; orrek oinddio gazte bizi die. gaztéik. (c). adberbioa. Gazterik. Siendo joven. Gazteik ezkondu zan./ Gazteik il zan. gaztetáko, gaztetakúa. (b). izenlaguna. Gazte denporakoa.   De la juventud. Ori gaztetako laguna da./ Gaztetako kontuekin ezin da bizi. gaztétan. (b). adberbioa. En la juventud. Ori fubolistia izandakua da gaztetan.
gazteáldi, gaztealdíxa. (b). izena. Se dice, sobre todo, de la segunda juventud. Tomas ixa illian egon zan zentruan, baiña berriz be gaztealdixa dauka.
gazteantz, gazteantza(k). izena. (Antzuola) "Gaztetan egiten diren zorakeriak, bihurrikeriak-edo. Gazteantzak oiñ iñ ezian noiz ingoittue ba?" (Lar Antz). Sin. gaztekeríxa.
gazté-dénpora, gazté-dénporia. (a). izena. La época de la juventud. Gure gazte-denporan etzuan ordenadoreik./ Orren gazte-denporia tristia izan zuan.
gazteémon, gazteemóna. (c). adjektiboa. GAZTEMON, GAZTEMUN. Berez dena baino gazteagoa ematen duena.   El/la que aparenta ser más joven de lo que es. Mila beti izan da gazteemona./ Anai-arreba guztiak die gazteemonak. Mugatuan, ia beti. Ant. zarrémon.