Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Gorka Ortega
garítxu, garitxúa. (b). izena. Verruga. Garitxuak kentzeko piku-esnia ei da onena. Sin. enor.
garítxu bédar, garítxu bedárra. (d). izena. . Eléboro verde. Ik. bízixo bedar.
garí-zórro, garí-zórrua. (c). izena. Saco de trigo que se lleva a moler. Astuan eruaten zan gari-zorrua errotara. Errotarakoari gari-zorro, bestelakoari gari-zaku. Ik. zorro.
garizúma, garizumía. (b). izena. La Cuaresma. Txirikillan jokatzen zan lenao Garizuman. garizumía baiño luzíaua. (b). esapidea. Oso luzea. Garizumia baiño luziaua ein jat gaurko atsaldia.
© Anaje Narbaiza
garlopa, garlopia. (c). izena. Arotz-zepilo handia.   Garlopa de carpintero. Da orrek danak aixkoriakin zuzen ipini, geo garlopiakin zuzendu, da olaxe eitte zien orrek. Zepillo aundi ori. Angel. Aizkorak, zerrak edo beste edozein erremintak utzitako laztasunak berdintzeko erabiltzen da. Kontria darama eta askoz ere aurpegi leunagoa uzten dio egurrari. Ik. kóntra.
garlópiñ, garlopíña. (c). izena. Garlopa txikia. Handiena kentzeko erabiltzen da; ondoren garlopa pasatzen zaio. Lelengo garlopiña. Arekin desbastia eitte zan, eta gero garlopiak zuzen-zuzen ipintzen zaban. Angel.
garmín. 1. garmiñ, garmiña. (d). izena. (Oñati) "El gusto o el olor que las llamas y el humo pegan a la comida. Garmíña dauko: tiene el gusto del humo y las llamas." (Izag Oñ) 2. garmiñ, garmíña. (d). izena. (Oñati) "Lo más caliente de la llama." (Izag Oñ).
garmindu. (d). aditza. (Oñati) Ke edo su gustua hartu. Ik. garmiñ.
garnára, garnaría. (d). izena. KARNERA. Gaztaiak lehortzen eukitzeko arasa. Garnaria, gaztaiak eukitzekua. Garnaria esaten dotse emen pastoriak danak e. Garnaran eukitzeittue gaztaiak. Olakoxe listoiakin einddakua, ola bittartiekin aizia sartu deiñ. Enr.
gáro.
© Jaione Isazelaia
1. garo, garúa. (a). izena. . Pteridium aquilinum. Helecho. Sin. ída. Ik. aitz gáiñeko gáro, sorgin-gáro.
2. garo, garue. izena. (Leintz) Ihintzak edo euriak belarretan eragiten duen hezetasuna. Garue dago eta jantzi katiuskak. Ik. intz.
garo txiki, garo txikixa. izena. . (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno).
garo-méta, garo-metía. (b). izena. Borobilean egindako garo-pila handia, erdian egur luze bat duena ardatz bezala. Len basarri inguruan beti izate zien garo-metak. Sin. garo-zuatz. Ik. méta.
garósaill, garosáilla. (c). izena. GARASAILL . Helechal. Len, piñuik eta etzanian, garosaill aundixak zien basuan./ Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben. Garasaill dio Hilarik: Emen euan garasaillik ederrena.
garóta, garotía. (c). izena. Garoa etxeratze lana.   El acarreo de helecho. Basarrixan udazkeneko lana zuan garotia./ Aurten garotak etxoin ein biako dabe ba./ Aittajuna joan da burdixakin garotara. Pluralean, askotan. Ik. Amábirjiña Garotáko, bedarrondóta, egurréta.
garo-zuatz, garo-zuatza. (c). izena. Garo-meta. Ik. méta.
garráfoe, -i, garrafóia. (a). izena. Garrafa. Len ardaua garrafoittan saltze zan.
garránga.
© Jaione Isazelaia
1. garránga, garrangía. (d). izena. Carámbano de hielo. Ik. izotz-garránga.
2. garránga, garrangía. (d). izena. Kobazuloko zintzilikarioa edo zutikoa.   Estalactita, estalagmita. Don. KANDELA ere esaten zaie. 3. garránga, garrangía. izena. Burdinazko barra?
gárratz. adjektiboa. 1. garratz, garrátza. (b). adjektiboa. Agrio, -a. Limoiak garratzak izaten die./ Sagar klase batzuk garratzak eta beste batzuk gezak. Ik. gazi-géza, geza, gazi. 2. garratz, garrátza. (d). adjektiboa. Sasoi onekoa.   Fuerte, robusto, -a. Irurogei urte euki arren oinddio gizon garratza dago. Adin puxka bateko pertsonez esaten da. Gordiñ ere bai, esanahi beretsuan. GARRATZ EGIN, JARDUN. Indartsu, ganoraz jardun euria, elurra... Bota-ahalian jiharduk [eurixa], eta atzo be garratz ein juan. (SB Eibetno).