Hiztegia
garránga. 1. garránga, garrangía. (d). izena. Carámbano de hielo. Ik. izotz-garránga. 2. garránga, garrangía. (d). izena. Kobazuloko zintzilikarioa edo zutikoa. Estalactita, estalagmita. Don. KANDELA ere esaten zaie. 3. garránga, garrangía. izena. Burdinazko barra?
gárratz. adjektiboa. 1. garratz, garrátza. (b). adjektiboa. Agrio, -a. Limoiak garratzak izaten die./ Sagar klase batzuk garratzak eta beste batzuk gezak. Ik. gazi-géza, geza, gazi. 2. garratz, garrátza. (d). adjektiboa. Sasoi onekoa. Fuerte, robusto, -a. Irurogei urte euki arren oinddio gizon garratza dago.
Adin puxka bateko pertsonez esaten da. Gordiñ ere bai, esanahi beretsuan. GARRATZ EGIN, JARDUN. Indartsu, ganoraz jardun euria, elurra... Bota-ahalian jiharduk [eurixa], eta atzo be garratz ein juan. (SB Eibetno).
garrátz-gústo, garrátz-gústua. (c). izena. Gusto agrio; también, acidez, mal gusto de boca. Ardau onek garratz-gustua dauka./ Joan dan egunetan garratz-gustua daukat eten barik.