Hiztegia
gantz, gántza. (c). izena. Animalien koipea, hegaztiena, batik bat. Manteca; la de ave, principalmente. Oillo gantza erabiltzen da oillosaldia eitteko./ Txarrixanai gantza baiño koipia esate jako geixao. Klem.
"Es más gruesa que baasaa (bare-sare) y está alrededor de toda la tripa, especialmente a los dos lados." (Izag Oñ, 116. o.). Ik. baresáre, kóipe. gantzak euki. (c). esapidea. Patxada edo freskura gehiegizkoa izan. Ik dauzkak gantzak. Gibelak edo potruak (arrunk.) da erabiliagoa orain.
gantzu-aska, gantzu-askia. izena. "Caja para curtir la carne en sal." Jamoia gantzu-askan eukitzen zan (SB Eibetno).
gar, gárrak. (b). izena. Llama del fuego. Autuak su artu eta egundoko garrak etara zittuan. Ik. súgar. súak eta gárrak ártuta. (c). esapidea. SU ETA GAR. Oso haserre. Suak eta garrak artuta jarri zan enterau zanian. Ik. súgar.
gára, garía. (c). izena. Zenbait ortuko eta soroko landareri beren bizitzaren azken aldera hazten zaien kirtena, non lorea eta haziak sortzen diren. Escapo. Arbi-gara batzen zebillen gizon bat./ Aurten kipulei garia ein jakue. Ik. arbígara, garátu, zúrkun.
garágar, garagárra. (b). izena. Hordeum vulgare. Cebada. garágarrak irabázi. 1. garagarrak irabazi. (c). esapidea. GARRÁBARAK IRABAZI. Astoak hankaz gora, jira eta bira, egin ohi duen jolasa. Ganar las cebadas el burro. Astua garagarrak irabazten dabill goiz osua.
Harrigarri samarra da euskaraz eta gazteleraz esapide berdina izatea. Don.k "garrábarak" irabazi dio. 2. garagarrak irabazi. (c). esapidea. Ohean lotan gelditu. Mendirako jaiki biarrian, garagarrak irabazten geratu zuan oian.