Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ganau-áska
gángar
gángar, gangárra. (b). izena. TXANTXAR (LEIN.); GANGOR, GANDOR (EIB.). Cresta de ave. Oillar ederra dauke, gangar tente-tentiakin.
gangárda, gangardía. (d). izena. Nuez de la garganta. Don. Sin. zíntzur. Ik. íntxaur.
gánora, gánoria. (a). izena. Fundamento, garbo, fuste. Lanak ganora puxka batekin artu bia die. Sin. fundámentu. gánora gutxíko. (b). izenlaguna. De poco fundamento. Abade barrixoi ganora gutxikua ei da. Sin. fundamentu gutxiko. gánoraz. (b). Con fundamento. Ganoraz berba eizu. Ganora eta fundamentu Sin. gisa erabiltzen dira. Lehena agian erabiliagoa eta belarrira beteagoa da, eta fundamentu, berriz, adierazkorragoa batzuetan. Ik. fundámentu.
ganórabako, ganórabakua. (a). adjektiboa. GANÓRABAREKO, GABORABARE. Ganorarik ez duena.   Sinsustancia, persona sin nervio, insustancial. Zela izan leike personia ain ganorabakua.
ganórabakokeríxa, ganórabakokerixía. (b). izena. GANÓRABAREKOKERIXA. Ganorabakoaren egitea. Ganorabakokerixa ederra ein ziñuen, zerbeza kajak kalian laga.
gánorazko, gánorazkua. (b). izenlaguna. Ganora handikoa, egokia, behar den bezalakoa.   De fundamento, apropiado, de buena calidad. Errixan etzeuan ganorazko restauranteik./ Pelotari ganorazkua da aura. Sin. fundámentuzko.