Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galéper
ganájateko
© Asier Sarasua
ganájateko, ganájatekuak. (b). izena. Egunean-egunean ganaduentzat zelaitik edo sorotik ekartzen den janaria.   La comida del ganado que se acarrea del campo normalmente cada día. Gurian egunero eitten die ganajatekuak. Sekula-bedarra, arta-puntia, alfafia... beti izaten da zerbaitt. Pluralean. ganájatekuak eiñ. (b). aditza. Ganajatekoak kanpoan prestatu eta etxeratu.
ganáu. 1. ganáu, ganáua. (a). izena. Hazienda.   Ganado vacuno. Abeletxen ganau guztiak kenduittue./ Basarrixan eztao bakaziñoik, egunero gobernau bia die ganauak eta./ Ganauai kaso ein bia jako. Ik. ardi-gánau, zaldi-ganáu. ganáura dedíkau. (c). aditza. Dedicarse a la ganadería. Ik. ganau-gobérnu, gobérnau. 2. ganáu, ganáua. (c). izena. Bicho, traste, elemento. Len formala zan baiña aspaldixan ganau ederra eindda dago. Ik. elémentu, -o, arráiñ.
© Jaione Isazelaia
ganau-áska, ganau-askía. (c). izena. Pesebre de ganado. Ixko demonio orrek ganau-askia apurtu dau adarka. Sin. aska.
ganaudun. 1. ganaudun, ganauduna. izena. Ganadero. 2. ganaudun, ganauduna. izena. Comerciante de ganado.
ganau-gobérnu, ganau-gobernua, -ak. (b). izena. Ganaduei egin beharreko lanak: jaten eman, azpiak atera, jaitsi, etab. Anaiak eitteitu gurian ganau-gobernuak. Pluralean ia beti. Sin. ganáu-jíra. Ik. gobérnau, gobernu.
ganáu-jíra, ganáu-jíria, -ak. (c). izena. Ganadu-gobernua. Ganau-jiria einddakuan etorriko nok afaltzera. Sin. ganau-gobérnu.
ganau-soka, ganau-sokia. (c). izena. Behia lepotik eramateko soka. Ganau-sokak eingo zittuen. Felipe.
ganautálde, ganautaldía. (d). izena. Ganadu multzoa. Ganautalde bat, klase danetatik baldin badago. Don. Ganadu klase guztietatik dagoenean deitzen zaiola horrela dio Donatok. Ez diot beste inori entzun.
ganau-tapa, ganau-tapía. (b). izena. Karrajo edo trantzittutik ganadu-asketara jana botatzeko erabiltzen diren ate korrederoak. Guk ganau-tapak, itxi tta zabaldu. Sebas.
ganáuzáintze, ganáuzáintzia. (c). izena. Ganadu zainketa lana, garai batean umeek egin ohi zutena. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganauzaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz.