Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galduerdi
galtzétorratz
galtzétorratz, galtzétorratza. (d). izena. GALTZATORRATZ. Artilearekin galtzak eta halakoak egiteko orratz handia.   Aguja de hacer calceta. Puntua egiteko orratz normalei ere hala esaten dio askok.
gáltzu, galtzúa. (d). izena. Garia ebaki ondoren gelditzen diren gari ipurdiak.   Rastrojo de trigo. Galtzua; len ariakin batu eitten zuan illaretara, eta gero erre ero azpittarako be ekartzen zuan. Klem./ Araba aldian udazkenian su emoten dotse galtzuai. Singularrean beti.
© Asier Sarasua
ganájateko, ganájatekuak. (b). izena. Egunean-egunean ganaduentzat zelaitik edo sorotik ekartzen den janaria.   La comida del ganado que se acarrea del campo normalmente cada día. Gurian egunero eitten die ganajatekuak. Sekula-bedarra, arta-puntia, alfafia... beti izaten da zerbaitt. Pluralean. ganájatekuak eiñ. (b). aditza. Ganajatekoak kanpoan prestatu eta etxeratu.
ganáu. 1. ganáu, ganáua. (a). izena. Hazienda.   Ganado vacuno. Abeletxen ganau guztiak kenduittue./ Basarrixan eztao bakaziñoik, egunero gobernau bia die ganauak eta./ Ganauai kaso ein bia jako. Ik. ardi-gánau, zaldi-ganáu. ganáura dedíkau. (c). aditza. Dedicarse a la ganadería. Ik. ganau-gobérnu, gobérnau. 2. ganáu, ganáua. (c). izena. Bicho, traste, elemento. Len formala zan baiña aspaldixan ganau ederra eindda dago. Ik. elémentu, -o, arráiñ.
© Jaione Isazelaia
ganau-áska, ganau-askía. (c). izena. Pesebre de ganado. Ixko demonio orrek ganau-askia apurtu dau adarka. Sin. aska.
ganaudun. 1. ganaudun, ganauduna. izena. Ganadero. 2. ganaudun, ganauduna. izena. Comerciante de ganado.