Hiztegia
galóndo, galondúa. (c). izena. Garia egon berri den soroa. La pieza en la que acaba de haber un sembrado de trigo. Udazkenian galonduan arbixa ereitten zuan.
galopan. adberbioa. (Eibar) Al galope. Entzun da galopan etorri da, bertan bera dana lagata. (AAG Eibes)
galóso, galosúa. (d). adjektiboa. Dotorea, kolore eta itxura onekoa. Elegante, de buen color. Hitz ia galdua.
gáltza, galtzía. (a). izena. Galtzerdia. Calcetín. GALTZA LUZIAK, GALTZA MOTZAK eta mutikoek edo futbolistek erabiltzen dituzten belaunerainokoei GALTZA ESPORTAK. Artilez eginikoei ARTILLEZKO GALTZAK. Ik. artílle. galtzagiñan. (b). adberbioa. Galtzak egiten. Tricotando calcetines. Atsua eoten zan eo gorutan ero galtzagiñan; ta atsua, ipuin-jakittaillia, ta “maatillia” esate otsen. Hil.
galtzáiru, galtzairúa. (b). izena. Altzairua. Acero. Galtzairuzko sukaldia jarri dabe.
Gogortasunaren irudia ere bada: Galtzairua baiño buru gogorraua dauka.