Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galbíde
gálera
2. gálera, gáleria. (d). izena. Bi ardatzeko gurdia. Hemen ez omen da asko ezagutu. Izena orrek galeria. Bi ardatzekuak dienian, ba ikusten dalako Araban eta zerian ba, joño, galeria eruan juek, galerakaa bat. Bitorixara ferixara etortzen zittuztan patatiakin da irixekin; galeran ekartzen juen. Baiña emen bertan geuk ibilli galeraik e... Algadoneran zuan bat algadoi-balak erabiltzeko-ta. Don. komentario 1
galeríxa, galerixía. (d). izena. Minazuloko beso bakoitza.   Galería de una mina. Ieltsuan be galerixak jeztan, ara-ta, ona-ta, bestera-ta. Don. Ik. mina-zúlo.
galikara, galikarak. izena. (Eibar) GALIKUAK. "Gaitz benereoa, purgazioak.   Chancro blando." Arek izan zittuan galikuak, arek! (AAG Eibes). Arek izan zittuan galikuak, arek!
galípot, galipóta. (b). izena. Brea. komentario 1
galóndo, galondúa. (c). izena. Garia egon berri den soroa.   La pieza en la que acaba de haber un sembrado de trigo. Udazkenian galonduan arbixa ereitten zuan.
galopan. adberbioa. (Eibar) Al galope. Entzun da galopan etorri da, bertan bera dana lagata. (AAG Eibes)
© Gorka Ortega
galóso, galosúa. (d). adjektiboa. Dotorea, kolore eta itxura onekoa.   Elegante, de buen color. Hitz ia galdua.