Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaiztokeríxa
gáldara
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
gáldara, gáldaria. (b). izena. Caldero. Galdara aundi baten egosten zan artua ta esnia. GALDARA MAILLAZTUA esaten omen zitzaien aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Ik. kóbrezko gáldara, burdíngáldara.
gáldaratxo, gáldaratxua. (d). izena. Galdara txikia, esnea egosteko eta erabiltzen zena. Esnia egostekua ta; galdaratxúa. Iru bat litro ero. Don. Adibidean azentua azken aurrekoan.
galdari, galdarixa. izena. (Eibar) "Fundidor. Galdaketan diharduan bihargiña." (SB Eibetno). Sin. urtzaille.
galdetu. aditza. Preguntar. Bergarako kaleko familia abertzale batzuetan aspalditik erabilia. Preguntau da arrunta gure eskualdean. Batuaren eraginez, indartzen ari da galdetu. Sin. pregúntau. olátu, olatúa. (a). izena. Uhina.   Ola.
galdiau. KALDIAU, GALDAU, KALDAU, GALDATU. 1. galdiau. aditza. Galdatu. Burdina edo altzairuzko piezak elkarri itsatsi sutan goritu ondoren.   Caldear. Kaldeau, bi pieza berotu, ta ipini, tta da! da! jo ta pegau. Eus./ Pletiñak batu, erdixan takue sartu, suteixan galdiau, pegau. Bix./Kaldiau esate xakok pegau eiñ biozunian, bi pieza bata bestian pegau, soldiaittia mouan. Bixak pegaitteko saldia etara biadau, bestela ezta pegaitten.Jen./ Galdau esaten da juntau, pegau. Inaz. 2. galdatu. aditza. (Eibar) "Fundir.   Metalak urtu." (SB Eibetno).