Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gáizki. (a). adberbioa. GAIXKI, GEIXKI, GEIZKI. Txarto.   Mal Sin. txarki, txárto. gaizki artu. 1. gaizki artu. (b). esapidea. Tomar a mal. Ez gaizki artu, baiña oso kaxkar portau ziñan nerekin. 2. gaizki artu. (b). esapidea. Estu hartu.   Poner en apuros Lejarretak oso gaizki artu zeban Hinault Vuelta Españan. 3. gaizki artu. (b). esapidea. Harrera txarra egin. Garaikoetxea oso gaizki artu zeben Burgosen militarrak. gaizki azi. (c). esapidea. Malcriar. Gaizki azittakua da bai, eta oiñ ezta gauza bizimoduai frente emuteko. GAIZKI AZITTAKUA, batik bat. gaizki biar. esapidea. "Pertsona bat zerbaitetan bide onetik edo zuzenetik ez dabilenean esan ohi da. Adibidez, edaten duen batengatik esan daiteke: Gaizki bi dau, eztau gauza onik ingo." (Lar Antz). gaizki entzun. (c). esapidea. Oir maldicencias, comentarios peyorativos. Kontzejal lanak oixe dauka: tximiñuen moduan lanian ibilli, gero gaizki entzuteko./ Norberak dana eiñ, da gaiñetik gaizki entzun biar. gaizki esan. (c). esapidea. Gaizki hitz egin norbaitez. Aurretik lagun aundixak eta atzetik gaizki esan. Substantibo gisa ere bai: Gaizki esanak barkatu. Ik. gaizkíesaka. gaizkitxo. adberbioa. "Gaizki-ren txikigarria. Kejatzen ari denari edo gaizki dagoela dioenari askotan esan ohi zaio: Gaizkitxo bizi zate ba./ Gaizkitxo etorri giñan ba danok kotxetxuan." (Lar Antz).