Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gában
gabonill
gabonill, gabonilla. izena. (Antzuola) "Abendua." (Lar Antz)
gabon-kántu, gabon-kantúa. (b). izena. Villancico. Ik. gabon-éske.
gabonsári, gabonsaríxa. (c). izena. Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten.   Aguinaldo. Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem. Ik. ezkonsári, sári.
gabon-súbill, gabon-subílla. (d). izena. Gabonetan etxeratzen zen sutarako enbor ederra. Ik. subill.
Gabónzar egun, Gabozar eguna. (a). GABONZAR, -AK. El día de Nochevieja. Gabonzar egunian il zan./ Basarrira goiaz Gabon-zarretan./ Biar Gabonzar eta etzi Urtebarri. Azen.: Gábonzar ere bai Sin. Urtézar egun.
gaillégo. 1. gaillego, gaillegúa. (a). izena. Galiziarra. Gaillego asko bizi da Eibarren. Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...! 2. gaillego, gaillegua. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haize mota. Ik. gaillégo áize.