Hiztegia
fríxku, fríxkua. (c). izena. . BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute.
Ik. albérretxiko.
fríztixa, fríztixia. (d). izena. PÍZTIXA, PRÍZTIXA. Piztia. "Dícese de todo animal que se supone dañino." (Etxba Eib). Patata-landara pillia dago sustarra janda. Eztakitt nik ze friztixa dabillen.
/a/ organikorik gabe ere entzun daitezke: frizti, pizti, prizti.
fróntal, frontála. (d). izena. Etxearen egituran hormatik hormara, ezkerrekotik eskumakora doazen habeak. Tirante viga. Don.k tijera-zapata deitzen dio frontal nagusiari, tijerakoari, eta behekoei frontal. Ik. tíjera.