Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
frantses-katu
freskúra
freskúra. 1. freskura, freskuría. (b). izena. Frescura. Gaur goizian freskura ederra zeuan./ Ederki egoten da freskuran./ Etaraizu esnia freskurara mudau eztaiñ. 2. freskura, freskuría. (c). izena. Ganora falta, patxada larregia.   Cachaza. Ordubatak eta bazkaixa gertatzen asteke; ik daukak ik freskuria.
© Jaione Isazelaia
frikátxa, frikatxía. (d). izena. Tripotxak.   Sangrecilla y tripas de cordero. Gaur frikatxia daukagu jateko. Trípotxak eta frikatxía, biak esaten dira, baina frikatxa /a/ organikoduna da eta singularrean erabiltzen da eta trípotx, berriz, /a/ gabea eta pluralean.
fríxku, fríxkua. (c). izena. . BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute. Ik. albérretxiko.
© Gorka Ortega
fríztixa, fríztixia. (d). izena. PÍZTIXA, PRÍZTIXA. Piztia.   "Dícese de todo animal que se supone dañino." (Etxba Eib). Patata-landara pillia dago sustarra janda. Eztakitt nik ze friztixa dabillen. /a/ organikorik gabe ere entzun daitezke: frizti, pizti, prizti.
fróntal, frontála. (d). izena. Etxearen egituran hormatik hormara, ezkerrekotik eskumakora doazen habeak.   Tirante viga. Don.k tijera-zapata deitzen dio frontal nagusiari, tijerakoari, eta behekoei frontal. Ik. tíjera.
frontóe, -i, frontóia. (a). izena. Frontón.
frotáu. (b). du aditza. Frotar, tratándose de ropa, principalmente. Frotau geixao zerian bada, ta ostera eskuan baldin bada zikiña kentzeko “igurtzik ori gogor”. Erropan bada ba frotau. Don. Ik. igurtzi.