Hiztegia
estuáldi, estualdíxa. (c). izena. Larrialdia, diruarena batik bat. Momento de apuro, económico, mayormente. Sasoi aretan diru estualdixa pasatzen zebitzen eta piñui guztiak bota zittuen. Ik. estúasun, larriáldi.
estúasun, estúasuna. (b). izena. Larrialdia. Aprieto, momento de apuro. Estuasun ederra pasau dot komuneko atia zabaldu ezindda./ Gabian bidera urten da estuasun demasa emun zotsan neskatilliai.
ESTUASUNA PASAU eta EMON, batik bat. Oso erabilia. LARRIALDI ere esaten da; badirudi estuasun momentuko apuroa dela, baina oso intensoa eta larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa. estuasuna pasau eta emon, batik bat. larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa.
estúasunak émon. (b). dio esapidea. Larriak eman, larritu. Apurarse mucho. Estuasunak emon zotsanian bentanatik salto ein zeban.
estúasunian. (c). adberbioa. En caso de apuro. Eztaroiat diruik eta estuasunian etxera eskatuko neuke./ Ni, estuasunian, basora joango nitzake piñu-botatzera.
estudíante, estudíantia. (a). izena. Estudiante. Artizko estudiantia bakaziñotan dago.
Lehen apaizgaiei ere esaten zitzaien.
estúdixo. 1. estúdixo, estúdixua. (b). izena. El estudio. Orri etxako estudixua asko gustatzen.
2. estúdixo, estúdixuak. (b). izena. Los estudios. Orrek estudixuak Salamancan ein zittuan./ Estudixo askokua ei da.
estúdixuak emon. (c). Dar estudios. Estudixo aundixak emun zotsen alaba nausixai. estúdixuak éuki. (c). esapidea. Tener estudios. Etzeukan estudixoik pe ta errekauak eitten asi zan. estudixuan egon. (c). Estudiatzen egon. Oinddio be estudixuan dago.
estútu. aditza. 1. estutu. (a). du aditza. Apretar. Tornilluak ondo estutu bia die./ Ezizu umia ainbeste estutu.
2. estutu. (c). Prensar la manzana o uva para sacarle el jugo, para hacer chacolí o sidra. 3. estutu. (b). da aditza. Larritu. Apurarse. Esamiña denporan ziero estututa ibiltzen da. Ik. larrittu. 4. estutu, estutúa. (b). izena. Momento de apuro, de presión, de acoso. Asierri estutu bat komeni jako estudixauko badau.
estutúa artu. Larritasun une bat igaro. Estutu galanta artu neban faktura faltsu aura ekarri zostenian. estutúa émon. (c). esapidea. Hacerle pasar un momento de apuro. Bidera urten da egundoko estutua emon zotsan neskiai iguingarri arek.
5. estutu, estutúa. (c). izena. Estutze ekintza. Tornillo orri emuixok estutu bat.
estúuna, -e, estúunia. (b). izena. Zabalagoa den zerbait estutzen den lekua. Angostura, estrechamiento. Estuuna ugari dauka kostako kamiñuak./ Estuunan trabau zan tubua. Ik. úna, -e.
észesua. (c). zenbatzailea. (lagunartekoa.) NOR. Asko, oso ugari. Mucho, en gran cantidad. Atzo Elgoibarko ferixan jentia eszesua zuan./ Aurten babia eszesua jaok. Izena aurretik beti NOR singularrean, eta eszesua atzetik. Erderazko "exceso"tik datorke, baina zentzu desberdina du.
Ik. plaga, pikardixa.
et, et, et!. (b). interjekzioa. Interjección que se usa para mostrar disconformidad u oponerse a lo que acaba de oir. —I, liburu batzuk artu bia dostat. —Et, et, et! ezta pentsau be./ —Noiz pagau biostak ainddutako bazkaixa? —Et, et, et! nik eztostat ezer ainddu.
eta. juntagailua. 1. eta. (a). juntagailua. TA, DA, ENDA. Juntagailu kopulatiboa. Y. Zuk eta nik berba ein biou. Aurreko hitza bokalez amaitzen bada: ta. /l/, /n/ edo /r/z amaitzen bada da, eta beste edozein kontsonantez amaitzen bada eta. Horiek dira arau modukoak, baina askotan ez dira betetzen. Adibidez aurreko hitzaren ondoren geldialditxo bat izan denean sarri etaz jarraitzen da, aurrekoa edozein delarik ere. Ik. enda. 2. eta, ta, da. (a). juntagailua. Esaldiaren bukaeran jarrita zentzu kausala ematen dio, bait-en baliokidea. Pues, porque. Etxera noia bazkaixa daukat eta. Hemen ere lehen aipatutako legeak betetzen dira.
3. eta, ta, da. (b). Eta beste bat, edo batzuk; horrelakoetan:. Nere anaia ta Galizian izan die./ Italianuak eta etortzen die jaixetara. Hemen ere goiko legeak betetzen dira.
4. eta, ta, da. (b). Kirol emaitzetako lotura.
Iru eta bi irabazi dau Alavesak.
eta abárra. (b). Aurreko hitzari edo hitzei enfasia emateko erabiltzen da. Se usa para dar énfasis a las palabras o a la palabra anterior en frases como: Negarra, burrukia eta abarra badarabille gaur be gure umiak./ Desgrazia ta abarra badauka koittau arek pe kontatzeko./ Poliziak, gizurra ta abarra, azkenian engañau eiñ eban... Eta abar... (etcetera) zentzuan, (batuan bezala), ez da erabili ohi.