Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
estério
estropúzau
estropúzau. (b). da aditza. ESTROPUZAU, ESTRAPEZAU ETA ESTRAPOZA. Tropezar. Arri punta baten estropuzau ta lurrera jausi nitzan.
éstu. 1. estu. (a). adberbioa. Prieto. Oso estu dauzkat zapatak. 2. estu, estúa. (a). adjektiboa. Estrecho, -a. Bide estua dago zuenera. fiua baiño estuaua izan. esapidea. Oso pertsona estua, iharra, izan. Neska, eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (TSE Berb) 3. estu. (a). adberbioa. Larri.   Con apuros. Estu ibiltzen da diruz. estu artu. (c). esapidea. Ik. lárri ártu. éstu-estúan. (c). esapidea. En caso extremo. Orrek zigarruai lagatzia baiño naixao leuke, estu-estuan, janai lagatzia. Ik. estúasunian. larri tta estu. (b). esapidea. En apuros. Larri tta estu nabill estudixuekin. 4. estu, estúa. (b). adjektiboa. Pertsona zuzenegi eta eskrupulotsuengatik esaten da. Gizon ona da baiña estuegixa bizimodu onetarako.
estuáldi, estualdíxa. (c). izena. Larrialdia, diruarena batik bat.   Momento de apuro, económico, mayormente. Sasoi aretan diru estualdixa pasatzen zebitzen eta piñui guztiak bota zittuen. Ik. estúasun, larriáldi.
estúasun, estúasuna. (b). izena. Larrialdia.   Aprieto, momento de apuro. Estuasun ederra pasau dot komuneko atia zabaldu ezindda./ Gabian bidera urten da estuasun demasa emun zotsan neskatilliai. ESTUASUNA PASAU eta EMON, batik bat. Oso erabilia. LARRIALDI ere esaten da; badirudi estuasun momentuko apuroa dela, baina oso intensoa eta larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa. estuasuna pasau eta emon, batik bat. larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa. estúasunak émon. (b). dio esapidea. Larriak eman, larritu.   Apurarse mucho. Estuasunak emon zotsanian bentanatik salto ein zeban. estúasunian. (c). adberbioa. En caso de apuro. Eztaroiat diruik eta estuasunian etxera eskatuko neuke./ Ni, estuasunian, basora joango nitzake piñu-botatzera.