Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
espíker
estamangu
éstanpa, éstanpia. (d). izena. Forjaketa mekanikoan metala konprimatzeko erabiltzen den moldea, eta molde-erdi bakoitza.   Troquel, matriz. Estanpaziñua, trokela be bai, estanpia bai. Eusebio. Goiko estanpa edo mailua prentsaren orgari lotzen zaio, eta beheko estanpa edo ingudea mahaian finkatzen da.
éstata, éstatia. (b). izena. ÉSTRATA, ESTRETA, ESTATARRO, ESTRADA (LEIN.). Lurraren nibela baino beheragotik, sakonagotik, doan bidea. Uraren eta gurdien eraginez, batik bat, sakontzen ziren.   Estrada; dícese de los caminos que transcurren Len baserri guztietara zeuan estatia, baiña oiñ sasiz eta anabasaz beteta dare./ Mutikua estatara jausi zan muturrez aurrera./ Urak lurrazala eruan eruan, olaxe einddakuak (estatak). Klem. Zakarrak botatzeko leku bihurtu ziren estatak bere izatea galdu zutenean. Orain ia guztiak estalita daude. komentario 1
estátarro, estátarrua. (d). izena. Ik. estatazulo.
estatazulo, estatazulúa. (c). izena. Estata, honelako esaldietan: Estatazulora jausi nitzuan muturrez aurrera. Sin. estátarro.
estátu, estatúa. (d). izena. Estado, antigua medida de superficie. Zera dio M. Moliner-ek: "Estado. Medida de superficie equivalente a 49 pies cuadrados". Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua, eta etareia. Lenao esan eitte zeben, baiña neuk ola ibili ola, neuk ezautu ta zenbat dien eztakitt: estatúa. Izengo zan laixan eitten zana ero. Don.
éste, estía. (a). izena. Intestino. Esteko gaitzen bat dauka, itxuria. komentario 1 Gaztiak buruan be estiak eukitze ittue. esaera. (Antzuola) "Gaztea beti goseak." (Lar Antz)
este-áundi, este-aundíxa. (d). izena. Esófago? Tubua aurretik, este-aundittik, gargantatik sartuta. Don. Ik. estegórri.
estegórri, estegorríxa. (c). izena. Esófago. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik, brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don.
este-luze, este-luzia. (d). izena. (Eibar) "Intestino delgado. Erraietako este luzia eta meiena.
este-nausi, este-nausixa. (d). izena. (Eibar) Heste lodia.   "Intestino grueso. Gure erraietako este nausixa.
estendídu. 1. estendídu. (c). da-dio-du aditza. Dirua normala baino gehiago zerbaitetan gastatu.   Gastar el dinero sin reparos. Ikusi dozu Joane traje barrixakin? Eztakitt oinguan zela estendidu daben ainbeste dan ximurrakin./ —Emeretzi errial pagau neban gero entradia, e. —Pentsaizu; estendidu jatzun, e. Mertz. 2. estendidu, estendidúa. (c). adjektiboa. Dirua derrigorrezko gauzak ez direnetan erraz gastatzen duena.   Dícese de la persona que gasta sin reparo. Loibiai motorra erosi dotsa. Beti izan da estendidua Nikolas.