Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eskindu
eskota
eskota, eskotía. (c). izena. (Eibar) Bakoitzak ordaindu beharrekoa, berak kontsumitutakoa, alegia.   "Escote. Zein da bere eskota ordaindu barik geldittu dana? eskotían. (c). adberbioa. (Eibar) Eskotean, bakoitzak berea ordainduz.   "A escote. Eskotian dogu gaurko afarixa.
eskribídu. (a). du aditza. Escribir.
eskribíente, eskribíentia. (c). izena. Hala deitu ohi zitzaien bulegari eta abarri.   Escribano, oficinista, contable...; se denominaba así al que vivía de escribir algo. Gure taillerrian eskribientiak kriston janaldixa ein juan./ Ori lenengo eskribiente egon zuan Algodoneran. Lehen oso hitz arrunta zen, baina orain ez da ia entzuten.
eskrittúra, eskritturía, -ak. (c). izena. ESKRITURA. Escritura(s) de propiedad. Eskritturengatik bakarrik ogei milla duro pagau dau./ Aber, erakutsidazu etxian eskrituria... Gazteek eskritura.
ésku. 1. esku, eskúa. (a). izena. Mano. esku barik. (b). Bizikletan, manibelari heldu gabe. Badakit esku barik ibiltzen. esku garbíko, esku garbikúa. (c). adjektiboa. Berea ez den dirurik bereganatzen ez duena.   Persona que no se apropia del dinero ajeno. Kamarero barrixa apenas ei da esku garbikua. Taberna, denda, eta oro har kaxa inguruko langileez, batez ere. esku onéko, esku onekúa. (b). izenlaguna. Habilidoso, mañoso, manitas. Taillerrian estimau dauke, esku onekua da ta. Sin. eskutsu. eskú útsik. (c). adberbioa. Ezer gabe edo ezer lortu gabe.   Con las manos vacías. Ezingo ga bisittara esku utsik joan./ Alkatiaana joan zien zeozen esperantziakin baiña esku utsik bueltau zien. eskú-sartze, eskú-sartzia. (b). izena. Acción de meter mano. Ango eldu biarra, ango esku-sartzia... eskúa artu. (b). esapidea. Lan bati erraztasuna hartu.   Cogerle la maña a un trabajo. Makiniai eskua artu arte izurrauta ibili nitzuan./ Ezta lan zailla, baiña eskua artu biar. Sin. ártia artu. eskúa jaso. (c). esapidea. Amenazar. Eskua jaso ezian eztotse semiak kasoik eitten./ Bueno, ezidazu eskuik jaso. eskúa sartu. (b). esapidea. Meter mano. Orduko neskak eskua sartzen be etxoskuen lagatzen./ Danen aurrian eskua sartzen asi jatan. éskuak garbittu. (b). esapidea. Lavarse las manos, desentenderse. Lenengo berak danei axaxa emon da oiñ eskuak garbittu. eskura. (b). adberbioa. ESKU-. Erraz eskuratzeko moduan. Esku-eskura dauka karreria. eskúra euki. (b). esapidea. Eroso euki.   Tener a mano, cerca. Poligonokuak oso eskura dauzke piszinak. éskuz. (a). adberbioa. A mano. Jertse ori eskuz einddakua da./ Eskuz ez baiña palaz jokatukotsut. 2. esku, eskúa. (b). izena. Lehenengoa kartetan.   La mano, en las cartas. Eskua kendu bia dotseu. Ik. azkenésku. esku izan. (c). aditza. Kartetan edo beste zenbait jokutan ekiten lehena izan. Estar de mano Oiñ zein dda esku? . ogétamaika eskútik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango. Musetik hartutako esapidea. Hogeitamaika eskutik duzunean inork ezin dizu irabazi jokura 3. esku, eskúa. (b). izena. Alde zuzena; kaminoan oinez ibiltzeko ezkerra, adibidez.   El lado correcto, por ej. la izquierda al caminar en un carretera. Ala, artu poltsia ta zeure eskutik joan./ Oiñez ezkerra da eskua ta autoz eskumia. eskua zainddu. (b). esapidea. Alde zuzenetik ibili. Autuan norberan eskua zainddu ezkero nekeza da akzidentia eukitzia. Zeure, bere... eskua eskutik ibilli. esapidea. Bidean dagokizun aldetik ibili. Bidian zeure eskutik ibilli zaittez. 4. esku. (b). posposizioa. Noren esku.   A cargo de, bajo la responsabilidad de. Ni banoia ta zure esku gelditzen da afaixa./ Ez aiz akordatzen? Ire esku laga giñuan abixuak pasatzia. Ik. kargu, kontu. 5. esku. Konposizioko lehen zati gisa, "eskuz erabiltzeko tresna, tamaina txiki samarrekoa". Ik. eskú-mazo.